Borrar
«Bi herriotako kultura dinamizatu eta bideratzeko motorra izan daiteke, elkarte guztion elkargunea eta erreferentea. Kultur etxearen eraikinak dituen potentzialitateak ikusita proiektu aproposa dela iruditzen zaigu. Kultur arloa dinamizatu eta euskara prestigiatuko duen proiektu estrategikoa. Gainera, kafe antzokien inguruan zirkuito bat sortzen ari da pixkanaka eta oso egokia litzateke zirkuito kultur horretan kokatuko bagina», adierazten dute lan taldetik. «Gure proposamena lantzen hasi gara jada eta datorren egunotan bilera bat egin nahi dugu kulturgintzan murgilduta dauden elkarte eta norbanako askorekin. Behin proposamena landuta alderdi politiko eta Udalari aurkeztuko diegu», aurreratzen dute. «Zelai Aristi ikastetxean Kultur Etxea bilakatzeko proiektu erakargarri eta potentea izanik, ez dugu uste behar bezalako eztabaidarekin egin denik eta egiten ari denik. Kulturgintzan konprometiturik dauden elkarte eta norbanakoen parte hartze zuzena ezinbestekoa da horrelako proiektuen aurrean», diote. «Elkarteekin egon dira Udalaren ordezkariak eta bilerak ere egin dira, baina espazioaren antolaketaz besterik ez da hitz egin. Udalak ez du diseinuaz haratagoko eztabaidarik bultzatu eta elkarteok ez dugu gure lokalaren neurriaz aparte ezer gehiago proposatu». «Herriko kultur azpiegitura garrantzitsu honek, zein kultur eredu nahi dugun eta nola dinamizatu nahi dugun baldintzatuko du etorkizunean. Hortaz, uste dugu, etxea teilatutik eraikitzen hasi dela. Kultur etxearen ikuspegia, helburuak eta bultzatuko den kultur eredua adostu behar dugu lehendabizi alderdi politiko eta kultur eragileon artean. Ondoren iritsiko da tenorea, diseinuaz, espazioaz edo kudeatzaileaz hitz egiteko», diote Ojanguren, Babarro eta Aztiriak.

Kultur Errota Lan Taldeak kafe antzokiaren formula proposatzen du Kultur Etxearentzat

PPLL

Domingo, 5 de febrero 2006, 01:00

ZUMARRAGA. DV. «Kultur Etxeaz dugun ikuspegia aurrera eramateko hainbat herritan eta hiritan (Bilbo, Ondarru, Durango Elgeta, laister Azpeitia eta Tolosan) martxan dagoen eredua proposatu nahi dugu Zumarragako Kultur Etxearentzat: Kafe Antzokia, hain zuzen ere», diote Gorka Ojanguren, Ricardo Babarro eta Josu Aztiria, Kultur Errota Lan Taldearen izenean.

Momentu garrantzitsua

«Momentu hau garrantzitsua da Urretxu eta Zumarragako kultur taldeentzat eta kultura arlorentzat, datozen urte asko baldintzatuko dituelako orain Zelai Aristin eraikiko den guneak». Argi dute Kultu Errota Lan Taldekoek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur Errota Lan Taldeak kafe antzokiaren formula proposatzen du Kultur Etxearentzat