Borrar
'Tximeleta' ikuskizuna eskainiko du Zumaian Biarritz Ballet juniorrek
'Tximeleta' ikuskizuna eskainiko du  Zumaian Biarritz Ballet juniorrek
ZUMAIA

'Tximeleta' ikuskizuna eskainiko du Zumaian Biarritz Ballet juniorrek

Hamabi dantzarik hartuko dute parte gaur ikuskizunean eta hiru koreografia dantzatuko dira (Aita Mari, 22etan)

J.L. ROMATET

Viernes, 3 de marzo 2006, 01:00

ZUMAIA. DV. Dantza ikuskizun ederra ikusteko aukera izango dugu haur herrian, Ballet Biarritz Junior (BBj) taldeak Tximeleta ikuskizuna eskainiko baitu gaueko 10etatik aurrera Aita Mari zine aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan egongo dira salgai 7 eurotan; 5 eurotan Gazte Txartelaren jabe izanda.

Hamabi dantzarik hartzen dute parte Ballet Biarritzek irailean abiarazi zuen egitasmo honetan, guztiak neskak, Thierry Malandain eta Gaël Domenger koreografoen zuzendaritzapean. Tximeleta delakoan, hiru pieza eskainiko dituzte. Gau itxuraldatua Gaël Domengerren lehen koreografia da eta Arnold Schoenberg sortzailearen poema sinfonikoa aukeratu du. Koreografiaren konposizioa 12 dantzarietan oinarritzen da eta beren nortasun desberdinen bidez multzo koherentea eraikitzen saiatuko da. Beste bietan, Zisnearen heriotzan eta Boleroan, berriz, koreografia Thierry Malandainena da eta musika, Maurice Ravele esanguratsuarena.

Udako akademia

Badira bi urte BBJ taldeak eta "Dantzaz" elkarteak udako akademia antolatzen dutela jarduera profesionala hasi nahi duten dan-tzari gazteentzak. Hiru astetan zehar, 14 dantzarik koreografia bat ikasten dute eta, honen ondoren, zenbait herritan aurkezten dute. Aurtengo ikuskizuna izan da gaur Zumaian ikusi ahal izango den Tximeleta hau.

Ekimen honen helburu nagusia artista gazteak arlo profesionalera heltzea da. Horrekin batera, haien prestakuntza hobetzen da gaur egungo teknikari eta teknika klasikoari dagokienez, hobekuntza teknikorako tailerren eta maisu-klaseen bidez, besteak beste.

Halaber, proiektu honen arduradunek koreografia ondarea zaintzeko eta hedatzeko asmotan dihardute, sorrera garaikideari ere laguntza eskaintzen diotela.

Azkenik, koreografia ondarea zaintzeko eta hedatzeko, sorrera garaikideari laguntza eskaintzeko, dantzarako ikusleri baten sorrera sustatzeko eta nazioarteko elkarlana bultzatzeko asmotan ere jarri zen martxan ekimen hau.

Esperientzia honek, lurralde honetan pre-profesional Dantza Formazioko Zentro batean sar- tzekotrebetasun nahikoa duten gazteak daudela erakutsi du eta lan guzti honen fruitua, 70 minutuko iraupena duen Tximeleta ikuskizuna da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Tximeleta' ikuskizuna eskainiko du Zumaian Biarritz Ballet juniorrek