Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Miércoles, 20 de septiembre 2006, 02:00
DONOSTIA. DV. Idazle Eskolaren laugarren ikasturtea aurkeztu zen atzo. Orain artekoetan berrogei lagunek burutu dituzte ikasketak eta «gaur egun Idazke Eskola ez da proiektu bat, benetako eskola baizik», esan zuen UNED-Bergarako Vicente Huizik.
Gaur zabalduko da izen emateko epea eta urriaren 1etik 10era bitartean egin ahal izango dira matrikulak. Ikasturteko, prezioa 1.200 eurokoa da.
Hiru erakunderen elkarlanaren ondorio da Idazle Eskola: Euskal Idazleen Elkartea, UNED-Bergara eta Asmoz Fundazioa. IVAP ere aritzen da, laguntzaile moduan. Eskolak larunbatetan ematen dira, Bergarako UNED-eko Ikastetxe Elkartuan.
Bi idazketa mota landu ohi dira eskolan: idazketa literarioa eta idazketa profesionala. Bi urteko ikasketak izaten dira eta bigarrengoan ikasleak aukeratu egin behar du ildo batetik nahi duen edo bestetik. Iaz lehenengo kur-tsoa burutu zutenek, adibidez, idazketa literarioa aukeratu dute aurtengorako. Eskolaren historia laburrean, beti gehiago izan dira motibazio literarioa agertu duten ikasleak, Administrazioko hizkerara edota dibulgaziokora lerratu direnak baino.
Lehen mailan, hauek izago dira irakasleak: Anjel Lertxundi, Edorta Jimenez, Fernando Morillo, Joseba Lozano eta Tere Irastor-tza. Bigarren mailan beste lagun hauek aritzen dira irakasle literaturako espezializazioan: Anjel Lertxundi, Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Fernando Morillo, Joseba Lozano, Juan Martin Elexpuru, Jerardo Elortza eta Tere Irastortza.
Aurtengo berrikuntza nagusia da indartu egingo direla iaz hasitako Idazleak irakurle mintegiak. Helburu hau dute mintegiok: idazlea eta obra aurrez aurre jartzea, irakurketak idazteko duen garrantzia nabarmenduz. Bi eta hiru orduko saioak izango dira, hauek ere larunbatetan burutu beharrekoak. Mintegi bakoitza 300 euro kostako da, eta Idazle Eskolako aurreko ikasturteetako ikasleek erdia ordainduko dute.
Lehenengo mintegia datorren urteko otsailaren 3an hasiko da, eta idazle hauek jardungo: Mariasun Landa (Haur eta gazte literatura: ispiluaren bi aldetan); Harkaitz Cano (Bukaeren geometria); Vicente Huizi (Grinatik gogoetara, Roland Barthesen 'La preparation du roman' saioa irakur-tzen); Tere Irastortza (Biblia: aurreiritzi gabeko irakurtzeko gida).
Bigarren eta hirugarren mintegiak Anjel Lertxundik eskainiko ditu, bata nahiz bestea apirilean hasita.
Bestalde, kutsu dibulgatibo eta informatino handiagoa izango du hemendik aurrera eskolako web-guneak. Atzoko aurkezpenean Tere Irastortza, eskolako zuzendariak esan zuenez, «ikasleen sorlanak ezagutarazteko balioko du». Eskolak badu bere aldizkaria ere, eta laugarren alea kalean da, hainbat ikasleren lanez osatua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.