Secciones
Servicios
Destacamos
ARITZ GORROTXATEGI
Viernes, 13 de octubre 2006, 04:18
Dei xelebre bat jaso dut. Nire izen-abizen berberak zituen tipo batek hots egin dit. «Aizak, hi. Hi nauk» «Nor?», nik. «Hi», berak. «Baina hi nola izango haiz ni », harrituta nik «Bestela esango diat. Aritz Gorrotxategi nauk. Eta hi ere bai», berak. «Hori bazekiat», nik. «Zer dakik hik?», besteak. «Nor nauk», nik. Zer esan ez nekiela geratu naiz. «Eta, zer nahi duk?», galdetu diot azkenik. «Zera », hasi da bera, «pertsonaia bat bota diat kalera, eta beste bat behar diat agudo. Ezagutzen duk baten bat?». Telefonoa pausatzekotan egon naiz, gustu txarreko txantxa bat zelakoan. Hala ere, tipoak piztu didan jakin mina medio, eutsi egin diot deiari. «Nik ez diat pertsonaiarik ezagutzen. Fikziozkoak dituk, horregatik dituk pertsonaiak», bota diot argi eta garbi.
«Ez didak ulertu», berak tonu maleziatsua lagun. «Zer da ulertzen ez dudana? Hau txantxa bat dela?», ostera nik. «Ez zekiat zeri buruz idatzi gaurko zutabea», berak bapo-bapo. «Zer?!», urduritu ni. «Klaro, hi ederki bizi haiz hire zutabeak nik idazten ditudan bitartean», berak kexu. «Ze Kristo! Zutabeak nik idazten dizkiat. Sekula ez diat beltzik erabili», haserretzen hasia ni.
«Ze beltz eta ze makarroi. Hire beste nia nauk, Aritz Gorrotxategi idazlea», berak. «Nire pertsonaia esan nahi duk », larritzen ni. «Ez, ez Hi haiz hemen pertsonaia, ez ni. Bueno, utzi egingo haut. Ideia bat bururatu zaidak zutabea idazteko. Aio»
Deia eten da. Telefonoa belarrira lapa eginda geratu nauk, benetan nor nintzen jakin gabe. Lagun bati deitu diot gertatutakoa kontatzeko. «Nor da?», galdetu didate telefonoz bestaldean. Damututa, telefonoa pausatu dut kolpean. Badaezpada.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.