Secciones
Servicios
Destacamos
JESUS MARI MENDIZABAL
Martes, 19 de diciembre 2006, 02:13
Olentzero balkoian soka batetik zintzilik, auzoan; «zorionaQ», Kursaaleko paretan; «euskara erraxa, euskara erraxa!» irakurleak (?) eskean eta idazleak emanean, nonahi Horra hiru errealitate, itxuraz bateraezinak, gaur hemen baliatuko ditudanak nire barren erre nahasiok husteko. Aldatze eta berritze etengabea ezinbestekoa omen da mundu honetan; oiloak arraultza, gazteak iraultza, denborak mudantza omen dakar berez; (d)udaberriak (d)udazkena hutsera bultzatzen omen du halabeharrez Alabaina, udan dagoenak duda egiten du egia horiez. Mudatze eta berritze guztiak onartu ezin direlako ondo-bidean. Olentzerok izaera, antzirudi bat du bere-berea. Gehienok ez dugu egundo paretak eskalatzen ikusi; eta ez genuke trajez jantzia ikusi nahi ere, begetariano tripa-mehe berritu dutxatik pasea Zorioneko «Q» kalitatearena dugu beste hortik honakoa, berriz. Letra xelebrea halakoa. «ZorionaQ!». Marketina? Zakurraren putza. Bidasoako mugaren alde bietan inon arraio ez dut ikusi Qalendario edo Centre Qommercial edo la Qaixa edota halako zaborrik; ezta «Travesti JessiQa, muy viciosa»-rik ere, kalitatea kalitate. Guk, bai: zorionaQ, suQalde, saQardotegi... Aurki dugu «EuzQo oQela, oQei!?». Eta azkenik, dena biltze aldera, euskara errazarena. Euskara erraza eskatzearen oinarrian eusQara exQaxa dago, eta kito. Ez da ogia jaten ikasten ahal, beti ahia janez. Kalean dabilen euskara ez da duina, ez da balekoa. Euskarak (traketsera, batik bat) aldakuntza handiagoa ukan du azken berrogeita hamar urtean, Veleiako garaitik ia XXI. mendera arte baino Gureak egin du. Badakit burdin hotzean ari naizela QolpeQa Aurki OlentxeroaQ datoz. Olentzerok anpara gaitzala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.