

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Viernes, 2 de febrero 2007, 09:45
DONOSTIA. DV. Luis Mari Zaldua filologoak Saroiak eta kortak liburua eman du argitara, non antzinako egitura biribil horiei buruz jarduten den. Orain inor gutxik daki zer esan nahi duten «saroi», «sarobe» eta «korta» bezalako hi-tzek, baina garrantzi handia izan zuten hainbat mendetan zehar. Orain dela hamar urte Saroiak Urnietan argitaratu zuen Zalduak, eta oraingo liburuak, berriz, panorama askoz zabalago eta zehatzagoa dakarkigu.
- Noiz eta nolatan deskubritu eta zaletu zinen gai honetaz?
- Duela hamazazpi bat urte, toponimia alorreko lanen eskutik. Jakina, toponimoak arautzeko idazkunak aintzat hartu behar dira, eta hortxe ikusi genituen aurreneko aldiz sel, cubilar, bustaliza eta pardina hitzak (saroien izenak erromantzez). Atentzioa eman ziguten, eta horrela hasi ginen saroien auzian murgiltzen. Har hori asko indartu zen artzain zaharrek, aurreneko aldiz, saroien artamugarrien berri eman zigutenean. Horrelaxe hautatu zitzaigun begia saroiez.
- Ez dago garbi esparru hauen jatorria. Izan litezke antzinako baso handi haietan gizakiak egindako lehen soiluneak? Eta geroago sortutako batzuk, izan litezke aspaldiko «pribatizazio» batzuk herri lurretan?
- Litekeena da. Ez du ematen saroi eta korta guztiak garai berekoak direnik. Aro bat baino gehiago iragan dituzte saroiek. Hasteko, saroien aurrekariez hitz egin beharko genuke, alegia, forma eta neurri zehatzik ez zuten abel-tzaintza-eremuez. Denboraren buruan esparru horiek zehazten joan ziren. Aurrerago, Erdi Aro Goiztiarraren amaieran, saroi andana sortu zen lurralde batzuetan, monasterioen eraginez eta.
- Izen aldetik (saroi, ola, korta...) badugu aberastasunik.
- Bai; hor ditugu, gainera, hausterretza eta artamugarriak (erdiko gunearen izenak), gorabila, gizabetea nahiz hamalau-oin (neurriak), etab. Aberatsa da oso saroien auzia, alde guztietatik, hizkuntzarena barne, noski.
- Aspaldikoak, oso aspaldikoak izan litezke saroi, sarobe eta kortak... Eta ikerlari zaharrek trikuharri, marirubaratza eta menhirrekin lotu izan dituzte, zuzen edo zeharka. Zuk hau diozu liburuan: «Kultura megalitikoarekin daudeke lotuak».
- Ez dugu uste saroiak bat-batean, perretxikuak bezala, sortu zirenik. Gainera, ez du ematen «kanpotik» ekarri zituztenik. Ar-tzaintza ez da atzo hasi zen jarduera hemengo mendietan, eta, ildo horretan, badirudi Kultura Megalitikoa artzaintzarekin dagoela lotua. Horrek ez du esan nahi saroiak historiaurrekoak direnik, baina ez dugu behar baino gehiago esango saroiak, zenbait puntutan, Kultura Megalitikoaren oinordeak direla esatearekin.
- Saroietako neurketa-sistemak ere aspaldikoak dirudi.
- Saroien neurriei erreparatzen badiegu zazpiak duen garrantziaz ohartuko gara segituan, baita seiak duenaz ere. Ahozko tradizioak dio tximistak oinaztarri izateko (harrizko aizkora bihurtzeko) gizabetea egiten duela lurrazpian, hau da, zazpi oineko sartu-atera egiten duela lurrean babes-elementu izan aurretik. Bada, horren harira, antzinako euskal neurketa-sistema zazpikoa zela esaten duenik. Frogatzeke dago oraindik.
- Gauza bat behintzat garbi dago: abeltzaintzari lotuak daude.
- Hobe esan, abeltzaintzan oinarritzen zen gizarteari. Antzinako gizarte horren oinarrietariko bat espazioaren erabilpenaren antolakuntza zen, espazioaren erabilpen-eskubidea. Horretan datza, hain zuzen, saroien garrantzia neurri handi batean: espazioa antolatzeko erabili izatean.
- Oro har zenbat saroi mota ditugu Euskal Herrian?
- Neurrien aldetik hiru pare daude: 6/12, 9/18 eta 12/24 gorabila (13,72 m). Besterik da Zuberoako olek eta Pirinioetako pardinek saroiekin duketeen lotura. Zuberoako olak saroien aurrekariak izan litezkeela deritzogu.
- Irudika ezazu nola egingo zuten aspaldiko gizaki haiek saroi bat (zuhaitz botatzea, lurra goldatzea, lursaila neurtzea...)
- Oso galdera zaila da. Esan dugu lehen saroi guztiak ez direla garai berekoak. Ematen du larretokiak lortzeko, eta azienda babesteko, antzinako abeltzainek mendiari su ematen ziotela. Ez dago argi, «egokituriko» toki horietan zenbat denbora eta noiz egoten ziren. Bestalde, pentsa liteke toki horiek babestu (edo sagaratu) ere egiten zituztela, zenbait erritoren bidez. Denboraren buruan, jarraiko erabilpenaren eta beste gertakari ba-tzuen ondorioz, toki horiek finkoak bihurtzen joan ziren. Neurri zehatzak erabiltzen saiatzea letorke ondoren, nahiz eta badakigun neurri horiek ez zirela sarri askotan errespetatzen.
- Gaur egun zenbateraino daude bizirik saroiak? Ezagutzen al dituzte baserriko gazteek?
- Gutxi, oso gutxi esango nuke. Antzina ehunka saroi zeuden, ba-tzuen ustez milaka. Gainera, salbuespenak-salbuespen, dirauten aleak ez daude behar moduan babestuak. Izan ere, saroiena ez da oso gai ezaguna, kultura ondarearen beste alderdi batzuekin alderatzen badugu behintzat.
- Zein dira egitura hauen inguruko misterio handienak?
- Egia esate aldera, ez zait oso egokia iruditzen «misterio» hitza erabiltzea saroiez aritzerakoan. Guztiarekin ere, egia da ezer gu-txi dakigula oraindik Ondare honen jatorriaz, kronologiaz eta abar. Hain zuzen, ezjakintasun horrek bihurtzen du saroien auzia hain erakargarri, guretzat behinik behin. Garbi dago gaia argi-tzen joateko diziplinartekotasuna ezinbestekoa dela, alegia, historia, etnografia, arkeologia, hizkuntza eta zuzenbidea aintzat hartu behar direla; horra hor xarma ematen dion beste ezaugarria.
- Kontatu zure ikerketa-prozesu honetan bizi izandako momentu bereziren batzuk.
- Saroien erdiko gune edo hausterretza berria aurkitzen dudan aldiro asko pozten naiz; une hori, aurreneko aldiz ikusten duzun hori, beti da xoragarria. Hala berean, Jakue Belakoak Zuberoako olak mugatzeko (eta sagaratzeko) 17. gizaldian egiten zen erritoa bil-tzen duen idazkuna lehenengoz irakurri nuen eguna datorkit burura. Bigarren liburua idazten hasteko indarra eman zidan. Duela gutxi Patziku Perurenak liburua dela-eta idatzi didan gutuna ere ez zait berehalakoan ahaztuko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.