

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 18 de marzo 2007, 03:16
ZUMARRAGA. DV. «Zumarraga-Urretxuko ikuslegoak harrera beroa egin zion ostiral gauean Ekaitz eta Irati Goikoetxea anai-arrebek eta Iñaki Mezkitak osatzen duten Ahots Bidaztiak taldearen emanaldiari. Jende ugari inguratu zen Zelai Arizti aretora, hitza, poesia, bertsoa, kantua, dantza eta abar uztartzen dituen emanaldi freskoa bertatik bertara jarraitzeko. Giro berezia sortu zen Zelai Ariztin, giro goxoa, beroa, atsegina. Ezberdina», dio Gorka Azkaratek, Urretxu Zumarragako bertso eskolako kidea.
Emanaldiaren sustatzaileez gain, herriko hainbat lagunek ere hartu zuen parte ikuskizunean, Ahots Bidaztiak ekimenaren edukia, neurri batean, Zumarraga-Urretxuko publikora moldatuz. Taula gainetik igaro ziren, esaterako, Karmakros antzerki tailerreko kideak ilargiaren jantziari buruzko ipuina kontatuz, edo Secundino Esnaola musika eskolako Agurtzane Albisua, Arantzazu Calvo eta Maialen Mujika, hainbat abesti euren doinuez jantziz. Bertso eskolako bi lagunek ere hartu zuten parte, baita txalapartari, dantzari eta abarrek ere.
«Emanaldiaren amaiera aldera, Zumarraga-Urretxun hirurogeiko hamarkadan Fernando Aire Xalbador zenari eginiko omenaldiko pasarte bat gogoratu zuen Irati Goikoetxeak Joxe Mari Gabiriaren laguntzaz. Omenaldi hartan, orduan zazpi urte zituen Joseba Apaolaza aktoreak bertso bat bota zuen, eta bertso hura entzuteko aukera izan zen emanaldian, orduko grabazio bat berreskuratuz. Joseba Apaolaza bera ere Zelai Ariztin izan zen ostiralean eta solasaldi polita eskaini zuten berak eta Joxe Mari Gabiriak garai hartako kontuak gogoratuz», argitzen du Azkaratek.
«Ahots Bidaztiak emanaldian, hitz bat bera ere ez dago soberan, ezta lekuz kanpo ere. Hori da, behinik behin, ikusleak aretotik irtetean izan ohi duen sentipena. Egoki landuriko emanaldia da, atzean sekulako lana duena, eta Goikoetxea anai arreben maila agerian uzten duena. Mundu berezi batean zehar bidaiatu balu bezala etxeratu zen ikuslea ostiralean. Hitzaren munduan. Sentipenen munduan», dio.
Ahots Bidaztiak taldearen emanaldia Martxoan Bertsoa zikloaren barne inguratu zaigu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.