Borrar
ZUMARRAGA

Jende ugari eta giro paregabea bertso afarian

Berrogeitahamar lagun bildu ziren Galeperran, Martxoan Bertsoa zikloaren barruan

PPLL

Martes, 20 de marzo 2007, 02:53

IÑAKI URTEAGA

ZUMARRAGA. DV. Berrogeita hamar lagun inguru bildu ziren pasa den larunbatean Galeperran afaritara, Martxoan Bertsoa zikloaren barruan antolaturiko bertso afariaren aitzakian. «Txartel salmentak gora egin zuen nabarmen azken hiruzpalau egunetan, eta bertso eskolakoen aurrikuspenak motz geratu ziren azkenean. Edozein kasutan, giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten larunbatean Galeperrara hurbildu ziren bertsozaleek», dio Gorka Azkaratek, bertso eskolako kidea.

Amaia Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariak izan ziren kantuan, eta «saio dotorea osatu zuten biek ala biek. Datorren udazkenean ospatuko den Gipuzkoako Txapelketaren hurbiltasunak eraginda, sasoiko daude bertsolari guztiak orokorrean, baita larunbatean herrian izandako Agirre eta Irazu ere. Orain lau urte bezala, txapelketan lan txukuna egitea baita bien helburua», mantentzen du.

Berrogei minutu inguruko bi saio egin zituzten bertsolariek, tartean atseden hartzeko etenaldi bat eginaz. Lehenengo saioan, librean aritu ziren bertsolariak eta bigarren zatian, gai eta puntu batzuri erantzun behar izan zieten. «Amaiera aldera, librean jarduteko aukera eman zitzaien ostera, baina baldintza gogor batekin: bederatzi puntuko bertsoak kantatuz aritzea. Euren burua gogotik estutu behar izan zuten Agirre eta Irazuk, baina duten maila agerian geratu zen bederatzikoan eginiko saio honetan frogatu zuten bezala».

«Saioa baino lehen, entzuleek gazta baten pisua asmatzeko saiakera egin behar izan zuten, eta atsedenaldian, gazta pisatu eta gehien hurbildu zenak eraman zuen gazta etxera. Txantxa eta bromarik ez zen falta izan gaztaren aitzakian».

Poliki-poliki, Martxoan bertsoa ari da bere azken txanpara heltzen. Ostiral honetan, herriko bertsolari txapelketako final handia jokatuko da Gaztelekun, gaueko 11etatik aurrera. Legazpiko OK (Joseba Barandiaran, Ibon Sotil, Igor Iñurritegi), Egin Kantu (Amaia Iturriotz, Edurne Plazaola, Gorka Azkarate) eta Klasikoak (Gorka Ojanguren, Gorka Ganuza, Gorka Erostarbe) taldeak izango dira txapel preziatua lortu asmoz lehiatuko direnak. Larunbatean, berriz, Karidadeko Benta taldearen kontzertua izango da Labeaga Aretoan, gaueko 10 terdietatik aurrera. Aurtengo zikloa hilaren 30ean amaituko da, Zelai Arizti aretoan egingo den eskolarteko bertsopaper lehiaketako sari banaketarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jende ugari eta giro paregabea bertso afarian