Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Cartas

Zaintza partekatua azkenean

Bittor Hidalgo

Jueves, 31 de mayo 2007, 04:48

Bost urte luzeren ondoan, azkenez mar-txo amaieran sinatu genuen zaintza partekatu akordioa (eta ondasun komunen nolabaiteko erdibanatzea) gure semeen amak eta biok. Eta orduz geroztik aplikatu. Hoberako izango ahal da!

Fiskalak eta epaileak oraindik beste bi hilabete behar izan dituzte gure akordio pribatua irakurri eta onartzeko, baina egin dute halako batean.

Hemendik bihotzez eskertu nahi zaituztet banan-banan bide luze honetan zuen interesa eta laguntasuna eskaini diguzuen guztioi, adiskide, lagun, ofizioko, familia eta hedabide. Hurbileko eta urruneko. Eskerrak bihotzetik. Baita umeen amari ere, zaintza partekatua onartzeko, azkenik, uko egin behar izan diolako Espainiako legeak bidegabeki eskaintzen dion hainbat pribilegiori. Eta ohore egoera bertsuetan legeaz aprobetxatzen ez diren gurasoei umeen kaltean. Nik barkamenak eskatuko dizkiet, hemendik ere, nire semeei azken urteotan horren maiz izan direlako lehen kaltetuak bi gurasoen arteko borroka beti itsusi batean, hain justu, bizitza honetan berek oraindik ere gehien maite dituzten pertsona bien artean.

Azkenik, ibilbide gogor honen ondoren, ezin isilik geratu, eta gogotik salatu behar dut antzeko egoera gizalege-gabeak ahalbideratzen dituen Espainiako lege injustua. Eta ez gutxiago, lege honen aplikazio tendentziosoa, erosotasunagatik edo nahitara eta interesez, baina beti jakinaren gainean, baimentzen, bultzatzen eta burutzen duten guztiak, banako izan edo, okerrago, abokatu, fiskal eta epaile. Antzeko egoeretan aurkitu litezkeen guraso eta seme-alaba guztien izenean, aldatu beharko da zerbait berandu baino lehen. Eta horretarako denok bultzatu beharko dugu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaintza partekatua azkenean