

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Martes, 19 de junio 2007, 11:04
Orain dela egun gutxi euskaltzain izendatu Joseba Lakarra (Arra-tzu, 1962). Lau urtez Euskal Filologia Fakultateko dekano izandako irakasle hau paperetan agertu zen orain hiru urte, bera izan baitzen Lazarragaren eskuizkribuaren inguruan lehenengo ikerketa egin zuena. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu zion peritaje- -lana eta Lakarrak baieztatu testu hura benetan zaharra zela.
- Dekanotza utzi duzu aurtengo urtarrilean. Orain zer ikerketa-lan nahi dituzu burutu?
- Aspaldi, tesinarako, bizkaiera zaharreko testu batzuk aztertu nituen. Orain nahi nuke horien edizioa prestatu. Gero badira ikerketa batzuk taldean egiten ari garena, eta horietako bat Lazarragaren testuari buruzkoa. Blanca Urgell, Gidor Bilbao eta Ricardo Gómezekin ari naiz. Eta Lubieta izeneko donostiar baten testua ere ari gara ikertzen. Oso garran-tzitsua hori ere.
- Zergatik?
- Ulertuko duzunez, Larramendiren gramatika baino lehenagoko testua izanik... Merkatari jendea dirudi, eta hizkuntza irakasteko eskuliburua egin zuen.
- Eta nondik nora agertu da testu hori?
- Bilboko erakusketa batean, iaz. Gidor Bilbao eta biok joan ginen ikusi eta kopia bat eskatzera.
- Lazarragataz zer duzu esateko?
- Hamabost egun lehenago ezagutu nuen testua. Gogoan daukat Madrilera neukala bidaia, eta autobusean irakurri nituen faxez bidalitako orri batzuk eta Borja de Aginagalde historialariaren ohar batzuk. Zer gertatu da Lazarragaren obra honekin? Zenbat eta gehiago irakurri orduan eta gauza interesgarriago eta sakonagoak ateratzen dira. Refranes y sentencias-en edizioa, atera nuen, 1996an uste dut, aurretiaz hamabi bat urtez lan egin eta gero, eta haren aldean Lazarragaren testua ikaragarria da. Bai lexikoan bai aditzean, inondik inora espero ez genituenak daude, eta zailtasunak ere horrelakoak. Hiru urte pasa dira eta lan handia egin behar da hura behar bezala uler-tzeko eta inozoarena ez egiteko. Nik suertea daukat, aldamenean jende trebatua dudalako, baina astero biltzen gara zalantzak eztabaidatzeko, asko dira-eta, betiere Orotariko Euskal Hiztegia aldamenean. Aspertu hitza azaldu zi-tzaigun orain dela gutxi eta konturatu ginen hor haserretu esan nahi zuela. Azaltzen dira gauza batzuk sekula dokumentatu gabeak, edota Iparraldean bakarrik dokumentatuta zeudenak.
- Esan izan dute beharbada Lazarragaren liburuko hizkera Oñatikoaren antzekoa dela. Azken batean, Oñati eta Arabaren arteko harremanak aspaldikoak eta iraunkorrak izan dira, eta Oñatin lazarragatarren adar bat bizi zen gainera.
- Konparazioa apur bat arrisku-tsua da. Lazarraga interpretatzeko, jarri behar gara XVI. mendean edo piska bat lehenago. Oñatiko kontu hori atera zen Oñati Larreatik gertu dagoelako. Hor gertatzen da ez dugula burutik kentzen Bonaparteren mapa, eta nola han Arabako euskara guztia Arabako bizkaiera zen, eta Oñatikoa Gipuzkoako bizkaiera, ba biak erlazionatzen dira. Uste dut bazegoela kontaktua eta XVI. mendean hurbil zeudela Oñatiko eta Larreak hizkerak, baina seguru asko eragina kontrakoa zen, hau da, behetik gora eta ez goitik behera.
- Orduan Araba oso indartsua zelako.
-Jakina! Eta jendeari gogorarazi behar zaio Oñati berandu sartu zela Gipuzkoan, XIX. mendea aurreratua delarik. Familia nobleek Arabarekin zuten harremana. Hemen ezin dena da, beste ba-tzuetan gertatu dena gertatzea, presarengatik edo harrotasunarengatik. Ezin da Lazarragaren izkribua hartu eta sei hilabete pasa ez direnean libutu bat ateratzea, non esplikatu behar dena ez den esplikatzen eta non irakurketa-huts pila bat dagoen. Eta izenburua, Dianea&Koplak, ez dakit egokia den. Ni Azkoitia-Azpeitiko jendearekin bizitutakoa naiz etxean, eta haiek badia eta ez dia gora eta behera ari ziren, eta hemen eskuizkrinu honetan «elizara dianean» eta «aldarara dianean» agertzen dira. Horrelako edizioekin ez goaz inora. Errespetu falta ikaragarria iruditzen zait testuarekiko.
-Patri Urkizuren edizioaz ari zara.
- Bai. Eta gauzak esan egin behar dira. Kijoteren urtea noiz izan zen? Orain bi urte, ezta? Kijotek dauzka edizioak, filologoak eginak, ehunka, eta hala ere filologoek eztabaidatu egiten dute. Eta hori, Kijote inprimaturik agertu zela, eta orrialde askoz gehiago dituela, beraz arazo gutxiago, gauzak erkatu ditzakezulako. Hemen, berriz, eskuizkribu hori orain dela gutxi agertu da, ez daukagu hainbeste ikerlari.
- Aitzin-euskara ikertzen ari zara, esan duzunez. Zein dira dokumentatuak ditugun euskal hitzik zaharrenak?
- Badaude hitzen antzinatasuna jakiteko moduak. Eman dezagun edarien mundua interesatzen zaidala. Giputxek ardo esaten dute, bizkaitarrek ardau, beste batzuek arno; baina konposatuetan ardan agertzen da. Orduan, pentsatu dezakegu ardano izan zela forma zaharra. Eta antzinako hitzak zein izan ziren? Hori zailago da eran-tzuten. Nolazpait esan, eduki behar duzu teoria bat nolakoak izan zitekeen hitz haien egiturak, eta horretan ari gara. Badakizu zein den antzinatasun adierazleetariko bat? Hitz hori euskalki guztietan agertzea; ur, hots, gar, gor eta el, adibidez, euskalki guztietan aurkitzen ditugu, eta betidanik. Monosilaboak dira eta kontsonantez bukatzen dira. Dena dela, zahartasunarena kontu erlatiboa da. Behin testuak bukatzen direnean, nik zer dakit ur hitza den orain 3.000 urte sortua edo orain dela 1.500 urte?
- Esan ohi da naturari lotutako hitz batzuk oso zaharrak izan daitezkeela: ur, lur, aitz...
- Esan ohi zuten aizkora hitz zaharra zela, aitz hitzetik zetorrelako. Baina gero ikusi da latinetik etor daitekeela aizkora, eta alemanez aizkora esateko duten hitza ere aitz-ekin baduela zerikusia. Horrek zer esan nahi du, alemana ere Neolitikoko hizkuntza dela? Hau joko arriskutsua da. Ondo dago gu Europako arraroenak izatea, baina esatea gure hizkuntzan Neolitikoko hitzak daudela... Ez da ezinezkoa, eta frogatzen baldin bada fenomeno!, baina... Hizkuntza indoeuroparren inguruan ikerlari pila ari dira lanean eta Kristo aurreko hirugarren edo laugarren milurtekora iritsi dira.
- Nolako jendea dator gaur egun Euskal Filologia ikastera? Asko aldatu da zure garaitik?
- Ez da erraza esaten. Gogoratzen naiz gure garaian ere batxilergoko irakasleek esaten zutela: hauek dira gure eskuetatik pasa diren animaliarik handienak! Fakultatea asko aldatu da. Nire ikasle garaian, erdiak ziren euskara ikastera zetozenak, eta lehenengo bi urteetan gaztelaniaz jaso genituen eskolak. Ikasleok izan ginen esan genuenak: aizue, hemen eskolak euskaraz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.