Borrar
Bilbon aurkeztu da kongresua.
Ikerlari gazteen kongresua antolatzen ari da UEU

Ikerlari gazteen kongresua antolatzen ari da UEU

Durangon egingo da, maiatzean, eta 150 ikerlari biltzeko asmoa dute

felix ibargutxi

Viernes, 12 de diciembre 2014, 02:54

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz kongresua aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago, eta helbide honetan daude argibideak: www.ueu.eus/ikergazte

Ostegun honetan aurkeztu da kongresua, Bilbon. Hauek jardun dute: Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak; Miren Josu Omaetxebarriak, ikertzaile eta Kongresuaren arduradunak; Olatz Perez de Viñasprek, IXA taldeko ikergazteak eta Estitxu Garaik, UPV/EHUko ikerlariak.

Iñaki Alegriak hau esan du: «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, baina egoera ekonomiko larria medio, ezinezkoa izan da orain arte egikaritzea. Apustu oso handia da UEUrentzat, baina egin behar dugula sinisten dugu. Zalantzarik gabe, ikasturte honetako erronka handiena da hauxe».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikerlari gazteen kongresua antolatzen ari da UEU