Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jean Michel Larrasquet-ek zuzenduko ditu Eusko Ikaskuntzaren foro parte-hartzaileak.
Etorkizuneko Euskal Herria irudikatuz

Etorkizuneko Euskal Herria irudikatuz

Eusko Ikaskuntzak 'Hiri sortzaileak: egoerak eta etorkizunak' egitasmoa abian jarriko du, Donostian lehenengo Etorkizun Foroa ospatuz. Ostegun honetan izango da, 'Hiri sortzaileak: egoerak eta etorkizunak' izenburupean

dv

Martes, 21 de junio 2016, 12:09

Eusko Ikaskuntzak 'Hiri sortzaileak: egoerak eta etorkizunak' gizarte berrikuntzarako proiektua abian jarriko du etorkizuneko gizartearen inguruan gogoeta sustatzeko. Testuinguru honetan, hainbat foro parte-hartzaile egingo dira Jean Michel Larrasquet-en zuzendaritzapean. Lehenengoa, hain zuzen ere, Donostian izango da ostegun honetan, ekainaren 23an, Carlos Santamaria Zentroan, goizeko 10etatik arratsaldeko 17:30ak arte.

Egitasmoaren izenburuak dioen moduan, foroetan hirien egoera eta etorkizuna landuko da. Horretarako, 10-12 pertsonez osatutako taldeak egingo dira, non gizarte-jatorri, bizipen eta adin desberdinak bilduko diren. Parte- hartzaileak herritar zein adituak izan daitezke eta bere iritzia eman ahal izango dute foroan azalduko den gaiaren inguruan.

Proiektuak bi helburu ditu, Eusko Ikaskuntzak aditzera eman duenez. Batetik, "Euskal Herriko herritarroi eragiten diguten gaiekiko axolagabekeriari eta atxikimendurik ezari aurre egitea. Horretarako, pertsonei lagundu nahi diegu etenaldia, gogoeta, elkarrizketa eta elkarbizitza lantzen". Bestetik, "gizarteak berak kontaketa inpresionistaren ikuspegitik balizko eszenario desiragarriak asmatzea eta kontatzea, emaitza berritzaileak eta erabilgarriak lortzeko".

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etorkizuneko Euskal Herria irudikatuz