Borrar
Bi zulo beltzeren arteko talka? Honela irudikatu berri dute ordenagailu bidez, LIGO esperimentuaren baitako egiazko behaketatan oinarrituta. SXS Project/California Institute of Technology
Zer dakigu zulo beltzei buruz?

Zer dakigu zulo beltzei buruz?

Gaiaren inguruko hitzaldia eskainiko du ostiralean Donostiako Tabakaleran José Luis Fernández Barbónek, Materialen Fisika zentroak antolatutako '¿Qué sabemos dé...? zikloaren barruan

Martes, 14 de noviembre 2017, 09:31

Aste honetan, 'Qué sabemos de…' hitzaldi zikloarekin jarraituz Materialen Fisika zentroak (UPV/EHU eta CSIC-ek arteko zentro mistoa da), José Luis Fernández Barbón aurkezten du, zulo beltzak eta espazio-denboraren limiteak aztergai dituen hitzaldiarekin ostiralean, azaroak 17, 19:30etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan (4. Solairua), Donostian.

Jose Luis Fernandez Barbon CSIC ikertzailea da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eta CSICen zentro mistoa den IFT UAM/CSIC Fisika Teorikoaren Institutuan. Partikulen fisika, soken teoria, zulo beltzak eta grabitazio kuantikoa ikertzen espezializatuta dago. Dibulgatzaile sonatua, 'Los agujeros negros' liburua idatzi zuen 2014ean. Catarata argitaletxeak publikatu zuen, 'Qué sabemos de…' liburu bildumaren barruan. Liburu honetan zulo beltzen osotasuna ulertzeko beharrezokoak diren kontzeptuak azaldu zituen, era sinple eta gertuko batean, zehaztasun zientifikoa galdu gabe. Hala nola, zer dira, zein rol jokatzen dute galaxien bizitzetan? Zergatik jotzen dira gaur egun fisikaren fundamentuen harri filosofaltzat?

Izan, badira

Hitzaldiaren berri emateko zabaldu duten oharrean diotenez, "astrofisiko adituentzat zein zientzia fikzioaren munduko zale frikientzat, denentzat liluragarriak dira zulo belantzak. Zulo beltzak supernoben eztanda itzelen aztarnatzat jo ditzakegu. Batzuk erraldoiak dira eta galaxiaren erdigunean kokatzen dira, unibertsoaren gaztaro bortitz baten testigu bezala".

Duela mende bat Einsteinek "espazioaren eta denboraren gizakion ikuskera goitik behera aldatu zuenetik, saiakuntzek zorrozki berretsi dituzte haren ideiak. Azkena eta ikusgarriena, LIGO esperimentuaren eskutik, grabitazio-uhinak antzeman izana da, zulo beltzak badirela eta kataklismo kosmikoetan desegin daitezkeela ezagutzera eman duena. Egoera hutseko grabitate-indarraren emaitza dira zulo beltzak; hark bere barruan espazioa bihurritzen du, eten-mugaraino". Ostiraleko mintzaldian horretan, kanpo-objektu horiek ulertzeko dugun moduaren gakoetako batzuk azalduko ditu hizlariak, baita horiek gordetzen dituzten misterioak ere, eta Fisikaren funtsezko legeen giltza zergatik daukaten argituko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zer dakigu zulo beltzei buruz?