Secciones
Servicios
Destacamos
JOSEBA OLAZIREGI
Viernes, 9 de mayo 2014, 03:08
Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloko Tobera Musika-eskolak aurretik dantzarien topaketak-eta antolatu izan baditu ere, igandekoa izango du dantzari txikiaren formatuarekin egingo duen lehendabiziko ekimena. Horrek ez du esan nahi, ordea, Zegaman halakorik egingo den aurreneko aldia izango denik. Hain zuzen ere, aspaldiko partez dator bueltan herrira dantzari txiki egun bat. Duela urte asko izan zen Zegamako Aizkorpe Dantza-talde desagertuak antolatu zuela azkenekoa.
Tobera Musika-eskolak indartsu helduko dio ekimena berreskuratzeari. Izan ere, 150 dantzari eta musikari baino gehiago elkartuko dira igandean Zegaman. Toberako 6 dantza-taldeetako kideekin batera, Beasaingo Aurtzaka eta Urretxuko Lurra Dantza-taldeak arituko dira. Horiez gain, musika-eskolako txistulariek eta trikitilariek ere parte hartuko dute.
Egitaraua
Partaide guztiak goizeko 11etan elkartuko dira Zegamako eskolako patio estalian. Toberako ikasleen kasuan, ordea, ordu-erdi lehenago agertu beharko dute bertara. Antolatzaileek ogitartekoak, edaria eta gozokiak banatuko dizkiete partaideei, hamaiketakoa egiteko, eta 11:30ean desfilea hasiko da patiotik bertatik. Kalejiran Urgain Berri plazaraino joan eta han ordu-laurdeneko saioa egingo dute talde guztiek batera. Segidan, Olaran kaleko aparkalekurainoko ibilbidea egingo dute eta bigarren geldialdia osatuko dute bertan. Segizioaren hirugarren geldialdia herrigunean izango da, eta eguneko saio nagusia, berriz, eguerdiko ordu batak baino pixka bat lehenago izango da, azkenik, Zegamako udaletxearen aurreko plazan. Han, talde guztietako kideek, batera, Ikurrin Dantza egingo dute. Gero, talde bakoitzak saioa eskainiko du batak bestearen atzetik; ordu-laurdena izango du talde gonbidatu bakoitzak hiruna dantza eskaintzeko, eta Toberako Hasiberriak, Lorea, Tximeleta, Ninja, Bele Beltzak eta Handiak taldeek, gazteenetatik helduenetara, pieza bana eskainiko dute jarraian. Bukatzeko, talde guztiek batera Andre Madalen eta Neska Zaharrak fandango eta arin-arina dantzatuko dituzte eta biribilketa batekin agurtuko dituzte bertaratutakoak.
Eguraldi txarra egingo balu, eguneko egitarau osoa patio estalian egingo litzateke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Miles de irundarras reviven los años 80 y 90 en la fiesta Flashback
Fernando De la Hera
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.