Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Miércoles, 27 de junio 2018, 14:00
Josu Amilibia Adunako alkateak zabor sistema berriarekin lortu dituen emaitzak aurkeztu zituen atzo. «Foru Aldunditik jarritako helburuak betetzat jotzen ditugu, sei urteko aurrerapenarekin», izan ere, 2012ko azaroan organikoa herrian konpostatzeko lehen pausuak eman zirenetik %25,5etik %82,3ra igo dute gaikako bilketa herrian.
Urte eta erdi igaro da organiko guztia herrian konpostatzen hasi zenetik eta igaro den azaroan zabor bilketa sistema aldatu zuten. Honela, eremu sakabanatuetara zabaldu zuten gaika sailkatzeko aukera txabolen bidez.
Datuak lortzeko errefusaren pisua izan dute kontuan. 2012ko maiatzean errefusa edukiontziak pisatu zituzten, 146 tona inguru lortuz, eta berdina egin zuten lehengo hilabetean, 36 tona. Bi urtetan %75 gutxitu dute zabortegira eramaten dutena, 110 tona inguru. «Garraioan aurrezpena suposatzen du horrek: lehen errefusaren kamioiak astean hiru aldiz etortzen ziren herriko hamalau puntutara, orain hamabostean behin puntu bakar batera», argitu zuen. Organikoa herrian kudeatuz ere 45 tona inguru ateratzen dituzte zirkuitutik eta bere tratamendu eta garraio kosteak ere aurrezten dituzte.
Aurrezpen hori ekonomia aldetik ere 15.000 euro inguruan baloratu dute Udaletik, nahiz eta oraindik ez duten Tolosaldeko Mankomunitatearen datuekin kalkulatzerik izan. «30.000 euro inguru ordaintzen genizkion Mankomunitateari urtean. Orain fiskalitate aldaketa egon da eta industriaguneak eta landa eremuak ezberdin ordainduko dira». Adunaren kasuan landa eremuan merkeago izango da organiko guztia herrian kudeatzen dutelako eta gaikako bilketa egiten dutelako. Baina industriaguneak garestiagoak izango dira. Egun ez dakite zein izango den aldaketa honek Adunak izango duen kostua.
Dena dela, Udaletik argi dute herritarrek parte hartzen garrantzitsua izan dutela helburuen lorpenean, «beraiek izan dira posible egin dutenak, beraz eskertu eta batez ere zoriondu egin nahi ditugu Adunako herritarrak eta ostalaritza». Izan ere, herriko bi sagardotegiek, jatetxeak eta industriagunean dauden sagardotegiek ere parte hartzen dute hondakin bilketan. Ostalaritzaren kasuan organikoa atez ate jasotzen da.
Aiztondo Gutun Lehiaketa
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatzen duen Gutun Lehiaketako sari banaketa egingo da gaur Adunako Kultur Aretoan. Ekitaldia 18:00etan hasiko da Andoaingo musika eskolako talde baten emanaldiarekin, Mirari Irurzunen gidaritzapean. Sari banaketaren baitan, maila bakoitzeko irabazleak bere lana irakurriko du. Ekitaldia beste musika saio batekin amaituko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.