Borrar

Ibarran 47.000 kilo atera dira zirkuitutik

PPLL

Miércoles, 27 de junio 2018, 14:00

Amaia Azkue Mankomunitateko ordezkariak, bere aldetik, ibartarrei zorion hitzak eman zizkien. Atez atekoarekin hasi aurretik, urteko hiru hilabeteetan, %30an bueltan kokatuta zegoen. Datu hauek etxeko hondakinenak dira, herrigunean dauden kontenedoreen bidez jasotakoarenak. Behin atez atekoa martxan jarri zutenetik, datuen iraultza eman dela azaldu zuen, %83an kokatu baitzen Ibarran birziklapen tasa. Maiatzean, %90era iritsi da birziklatze maila. Hala, Ibarran 47.000 kilo atera direla zirkuitutik azpimarratu zuen Azkuek. «Harro egoteko moduko datuak». Europako hierarkiak jasotzen duen lehen puntua prebentzioa izanik, Ibarrak bide horretan egindako lana azpimarratu behar dela esan zuen, konpostakearen bidez, bai auzo zein familiakoetan. Mankomunitateak bide beretik lanean jarraituko omen du du. Azkenik, Azkuek esan zuen sortzaile bereziei kartoi komertziala biltzeko errefortzua ere martxan dagoela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibarran 47.000 kilo atera dira zirkuitutik