Borrar
Maddi Amonadarain eta Aitor Zurdo txirrindulariak.
Maddi Amondarain eta Aitor Zurdo Espainiako txapelketara joateko prest

Maddi Amondarain eta Aitor Zurdo Espainiako txapelketara joateko prest

Oriako txirrindulari kadeteek Euskadiko selekzioarekin parte hartuko dute ostegunetik igandera bitarte

ELISA BELAUNTZARAN

Miércoles, 2 de julio 2014, 00:12

Oria txirrindulari eskolako kide diren Maddi Amondarain eta Aitor Zurdo Jaenen izango dira bihartik igandera bitarte. Bertan, Espainiako txirrindulari txapelketa burutuko da eta tolosarrak bertan kadete mailan arituko dira Euskadiko selekzioarekin. Pozik eta ilusioarekin agertzen dira Jaenen egin dezaketen lanarekin.

Maddi Amondarain Euskaldun sare torneoko hamabi lasterketetan parte hartu eta gero, sari nagusia lortu zuen torneoa irabaziz. Denboraldi honetan egindako lanarekin «pozik» agertzen zen Tolosako txirrindularia. «Gauzak ondo atera zaizkit eta gustura nago lortutakoarekin». Arrazoiak ez zaizkio falta, txapeldunaren kamiseta soinean duela, dagoeneko Jaenen izango den txapelketarekin pentsatzen ari da. «ostegunean erleju aurkakoa izango dute eta igandean, taldeko errepideko lasterketan». Euskadiko selekzioaren taldeko kideekin arituko da azken honetan. «Bost neska goaz eta espero dut lan txukuna egitea. Gogotsu nago parte hartzeko. Ondo entrenatzen aritu naizela uste dut eta aukerak izango ditugula emaitza onak lortzeko», dio. Entrenamenduak Lizartza, Ordizia eta Larraitz inguruan egin ditu azken hilabeteetan Amondarainek. Espainiako txapelketa eta gero, tolosarrak pistako Euskadiko txapelketa du buruan «abuztuaren amaieran burutuko da eta dena ondo ateraz gero, Espainiako txapelketara joateko aukera izango dut». Maddik gauzak garbi ditu eta «kirol hau gogorra da, denbora asko eskatzen du baina entrenatuz gero», emaitzak etorri zaizkio.

Emaitza onak

Ostegunetik igandera bitarte, Espainiako txapelketan parte hartuko duen Oriako beste kidea, Aitor Zurdo da. 15 urteko txirrindulari kadeteak denboraldi ona egin duela aitortzen zuen. Podiuma sarritan zapaldu du azken denboraldia «Eibarren irabazi egin nuen, eta Agurain eta Azpeitian esaterako, bigarren postuan sailkatu nintzen, Deban hirugarrena izan nintzen.» Denboraldi honetan «gogor entrenatu dut eta indarra hartu dut. Sprintean ez naiz oso azkarra oraindik baina ondo moldatu naiz ibilbide luzeetan, fondo ona dut eta».

Emaitza horiek Euskadiko selekzioarekin Jaenen egoteko txartela eman zioten eta ilusio handiarekin doa tolosarra. «Bertan, taldeen arteko erleju kontrakoan eta errepideko lasterketan parte hartuko dut. Lan txukuna egitera noa, ez dakit zer gertatuko den, lehen aldia delako horrelako txapelketan parte hartzen dudala eta». Motibazio handia du Zurdok eta garbi du, «taldeko proban ere ez badut irabazten, kideei laguntzeko helburua dut».

Amondarianek bezala, Zurdok datorren urtean jubenil mailan arituko da eta ilusio handia du. Bitartean, denboraldi honetako azken probetan parte hartzeko: Ordizia, Lazkao, Azpeitia,.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maddi Amondarain eta Aitor Zurdo Espainiako txapelketara joateko prest