Borrar
Kelo Pérez, Joseba Izagirre, Edurne Albizu, Zegamako zinegotziak eta alkatea Sasietako teknikoekin.
Hondakinak biltzeko sistema mistoa Zegaman

Hondakinak biltzeko sistema mistoa Zegaman

Astean behin txartelarekin irekitzen den edukiontzi grisa jarriko dute

JOSEBA OLAZIREGI

Viernes, 7 de noviembre 2014, 00:14

Zegaman ere gaikako zaborbilketan aldaketak egitera doaz. Atzo Zegamako alkatea den Edurne Albizuk adieraziz zuenez, «Zegamako Udala osatzen duten gorporaziokide guztien ahobatasunez, 2014ko martxoan adostu zen udaletxean, zaborbilketaren inguruan zein pauso eman Zegaman».

Lehen pausoa, hiru hilabeteko epean egungo sistemari eustea erabaki zen eta sensibilizazio kanpaina baten bidez, ea hiru hilabeteko epean %75eko gaikako birziklapena egitea lortzen zen ikustea; bere ezean, hurrengo pausoa, edukinon-tzi berdea kendu eta errefuxaren edukinontzi grixa jartzea adostu zen. Horrela, Udalak herritarrei apirila, maiatza eta ekaineko datuak bidali zizkien, lortutako datuen berri izan zezaten eta esan, gehienera ere, %52-53 ingurura iristea lortu zela sensibilizazio kanpaina honekin. Horrela, eta gorporaziokideek, ahobatasunez adostutakoa jarraituz, uztailaren 14ko Udalbatzarrean, Sasietarekin harremanetan jarri eta edukinontzi berdea kendu eta errefuxarentzat edukinontzi grixa jartzeko kudeaketak martxan jarri zituen.

Datorren abenduaren 10ean Zegamak hondakinak biltzeko sistema berria estreinatuko du. Bere helburua gaikako bilketa ahalik eta altuena lortzea da eta zabortegian botatakoa gutxitzea, Europatik datozen arauak betetze aldera.

Sistema berrian egungo birzikla-tzeko lau edukiontziak manten-tzen dira (beira, papera, ontziak eta organikoa). Betiko zabor-edukion-tzi irekia ordea, kendu egingo da. Hau da zalantzarik gabe, aldaketa nagusia. Bere ordez, edukiontzi txikiago bat jarriko da, grisa, errefusa soilik jasoko duena (birziklatu ez daitekeena alegia). Edukiontzi gris berri hau beti itxita egongo da eta astean behin txartelarekin irekiko ahal izango da soilik (asteazkenetan, 00.00-24.00 bitartean). Azpimarratu mankomunitateko Ordenantzan bereziki ezartzen dela edukiontzi grisean ezin daitekeela material birziklagarririk bota ezta zaborrak lurrean utzi ere.

Sistema osatzeko, herriko 2-3 puntutan, pixoihalentzako edu-kiontzi bereziak jarriko dira, behar hori eduki eta eskaria egiten dutenetzat. Edukiontzi hauek ere txartelarekin irekiko dira.

Errefusarentzako edukiontzi grisa erabili ahal izateko ezinbestekoa da herritarrak udaletxera joatea txartela eskatzera, azaroaren 17tik 21erako aste barruan (etxebizitza bakoitzeko txartel bat emango da): Azaroaren 17tik 21era: 9.00-14.00 eta azaroak 18 eta 20ean: 16.00-19.00

Txartela eskatzeaz gain, atendituko dituzten ingurumen hezitzaileek, pixoihalentzako edukiontzi berezia erabiltzeko eskaerak ere jasoko dituzte, organikoa oraindik bereizten ez dutenei sorta bat emango die debalde (sukalderako on-tzitxoa, giltza eta poltsa konpostagarriak) eta zalantza guztiak argituko dituzte.

Dendak eta elkarteak aurki banan bana bisitatuko dira, zeren hauek ezingo dituzte kaleko edukiontzi grisak erabili. Errefusa astean behin establezimendu aurretik jaso zaie. Horretarako denda eta elkarte bakoitzak erabilera esklusiboko ontzi edo edukiontzi gris txikia izango du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondakinak biltzeko sistema mistoa Zegaman