Borrar
Hondakinen astearen baitan, ekitaldi ezberdinak iragarrita daude Idiazabalen

Hondakinen astearen baitan, ekitaldi ezberdinak iragarrita daude Idiazabalen

M.C. ELORZA

Sábado, 8 de noviembre 2014, 00:09

Hondakinen astea ospatzen ari da heria, egun hauetan. Gaiak duen garrantzia ikusita, 2013an Hondakin Mahaia sortu zen herrian, hondakinen gaia landu eta eztabaidatzeko. Mahai honetan, hondakinen birziklapena areagotzeko neurri ezberdinak proposatu ziren -hala nola birziklapen helburu objetibo eta neurgarriak markatzea, sortzaile berezien birziklapena areagotzea, sailkapena egiteko zaborrontziak jartzea eta autokonposta bultza-tzea-.

Hori dela eta, hiru ekintza nagusi antolatu dituzte. Atzo izan zen lehendabizikoa: 'Hondakinak Guztiok gara Giltza!' izeneko erakusketa Areto Nagusian izangoa da Azaroak 17ra bitartean. Beste bi ekin-tza ere izango dira: Gazteentzat antolatutako Hondakinen berrerabilpen tailerra -tetrabrikekin eginiko karterak apaingarriak, CD tapekin eginiko jolasak-. Artelatzeko he-tzitzaileek emango dute tailer hau, Gaztelekuan gaur arratsaldeko 17:15etatik 19:15etara.

Hirugarren ekintza Sormen tailerra izango da. Tytti Thusberg-ek emango du jostu eta bigarren eskuko ohialekin brotxe eta lepokoak egin ahal izango dira udaletxe zaharrean astelehena 15:00etatik 18:00etara.

Partidos de fútbol

Los equipos izaldarras jugarán hoy sábado. El Regional se trasladará al campo de Altamira para enfrentarse al Ordizia a las 18.15 de la tarde. Mientras que el juvenil jugará en Arizkorreta contra el Intxurre a las 16.30 horas. El cadete se trasladará al campo de Usabal para disputar al Tolosa a las 10:00 horas. Por último el infantil también jugará aqui en Arizkorreta para enfrentarse al Lagun-Onak a las 10:00 horas.

Saskibaloia

Eskolarteko kiroletan, gaur partida hauek jokatuko dira: Mutilak,3. maila: Aita Iparragirre 3 A eta Jakintza 3 B, 12:00etan. Mutilak 4. maila: Aita Iparragirre 4 A eta La Salle 4 A 11:00etan. Neskak, 4. maila: Aita Iparragirre 4 A eta San Andres 4 A, 10:15etan. Mutilak 5. maila: Aita Iparragirre 5 eta Jakintza 5 A, 9:15ean. Mutilak 6. maila: Aita Iparragirre 6 eta San Benito 6 D, 12:00etan.Neskak 6. maila: Aita Iparragirre 6 A eta Laiotz 6 A, 10:15ean. Neskak 6. maila: Aita Iparragirre 6 B eta San Benito 6 A, 11:00etan. Mutilak, 3. maila: San Benito 3 E eta Aita Iparragirre 3 B, 10:30ean Lazkaon.Neskak 3maila: Jakintza 3 B eta Aita Iparragirre 3, Majori kiroldegian, 11:00etan. Eta azkenik Neskak 5. maila :Urdaneta 5 A eta Aita Iparragirre 5 B,goizeko 9:00etan.

Jose Ignacio Arrondo zendu da

Jose Ignacio Arrondo, pasaden igandean zendu zen 92 urte zituela. Jaio-tzez mutiloarra baina bizitza gehiena Idiazabalen egina zuen. Arrondo gizon oso ezaguna zen herrian bai Koruko abesbatzan parte hartzen eta urte askoan zahar Egoitzean lehendakaria izan zen. Azken bi urteetan Jubilatu egunean omenaldia jaso zuen. Bere hiletak Parrokian izan ziren eta jende ugari elkartu zen bai herritar eta kanpotik etorritakoak azken agurra ematera Inaziori. Goian Bego.

Zirika irratia

Larunbat honetako irratsaioan bi gairen inguruan arituko dira Zirika irratiko tertulian. Alde batetik homofobiaren inguruko solasaldia egingo dute eta bestetik herrian izan diren lapurreten inguruko analisia egingo da. Antonio Berasategirekin Herriko Bazterrak atalean Idiazabalgo leku ezberdinetara bisita egingo dute irratsaioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hondakinen astearen baitan, ekitaldi ezberdinak iragarrita daude Idiazabalen