

Secciones
Servicios
Destacamos
A. GOIKOETXEA ORBEGOZO
Viernes, 5 de diciembre 2014, 00:10
Herritarrek Alegiako Udalari ekarpenak zuzenean egiteko aukera izango dute ordenagailu edo bestelako gailu mugikorren bidez. Horixe ahalbidetuko du Alegiako Udalak eta Saretuzz zerbitzuak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenak. Shareweb enpresak garatu duen Saretuzz sare soziala herritarren partaidetza sustatzeko tresna da. Herritarren eta udalen arteko zubi gisa funtzionatzea da tresna honen helburua. Modu honetan, «Alegiako herritarren parte hartzea sustatzea espero dugu eta ekarpenen bidez herritarren arteko interakzioa sortzea, herri hobe bat egiteko asmoz», azaldu dute sinatzaileek.
Alegiarrek «oso modu errazean» egin ahal izango dituzte ekarpenak; http://saretuzz.com plataforman sartzen denak, modu anonimoan edo izena emanda, mapa batean modu zehatzean kokatu ahal izango du ekarpenaren gunea eta, formulario bat betez, xehetasunen berri emango du, baita argazkia jarri ere, nahi izanez gero. Mapan kokatu ezin daitezkeen ekarpenak adierazteko aukera ere izango du, esaterako, kultura edota gazteria.
Parte hartzea errazteko helburuarekin 627.180.571 telefono zenbakia jarri da herritarren eskura, SMS bidez Udalari edozein galdera edota proposamen egiteko. Saretuzz plataforman eta lehen aipaturiko zenbakian jasotzen diren ekarpenak Udalak kudeatuko ditu eta ekarpenak egiten dituztenei SMS bidez erantzungo zaie. Horrez gain, Alegiarekin zerikusia duten albiste, ekitaldi edota bandoak mugikorrean SMS formatuan jasotzeko doako zerbitzua ere luzatzen du Udalak.
Alegiako Udalak herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko bideak errazten jarraitzen du, beraz. Gogora dezagun www.alegia.eu web gunea ere erabilgarri dutela herritarrek Udalari eskaerak, kexak edota proposamenak egiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.