Borrar
Tobera musika eksolako ikasleak azken saioetako batean.
Tobera Musika eskolakoak gaur 'espresART en otra dimensión' ekitaldian izango dira

Tobera Musika eskolakoak gaur 'espresART en otra dimensión' ekitaldian izango dira

Donostiako Saguesen, egokitutako musikarako stand batean arituko dira Goierriko musikariak

DV

Sábado, 13 de diciembre 2014, 00:10

Donostiako Sagues auzoan, 'espresART en otra dimensión' ekitaldia antolatu da gaur. Bertan, Arte-standetan tailerrak egingo dira (margotzeko txokoak, graffitiak, lore eta landareak, koadroak?) eta musikarako stand bat ere egokituko dute.

Musikaren gune horretan ari-tzeko aukera eskaini diote Tobera Musika-eskolari, esklusiban. Herri-musikaren alorrean Toberak egiten duen lan bikainagatik aukeratu dute, eta, hain zuzen ere, euskal musikaren inguruko emankizuna eskatu diete egiteko musika-eskolakoei, 2 saiotan: eguerdiko ordu batean, eta arratsaldeko 5etan.

Aukera bikaina iruditu zitzaion musika-eskolari eskolaren lana lau haizeetara zabaltzeko batetik, eta ikasleei hiriburuan eta halako ekimen baten baitan jotzeko aukera emateko bestetik. Horregatik, Euskal musikaren oinarriak belaunaldi berrien eskutik. Betor etor-kizuna dimentsio berri batean emanaldia prestatu dute. Odei Esnaola ETBko aurkezlea hartu dute Toberakoek saio berezi hori gidatzeko.

Lan ugaritan murgildurik

Bestalde, ikasturte honetan bitan sartuko dira grabazio-estudiora Tobera Musika-eskolako ikasleak. Ikasturtearen bukaera aldera, musika-eskolak ekimen berritzailea nahi du egin ikasleekin: abesti dantzagarri ezaguna aukeratuko du, ikasleek letra propioa jarriko diote, estudio profesionalean grabatuko dituzte ahotsak eta musika, eta emaitza, familia guztien artean banatzeaz gain, Aizkorpe bailarako tabernetara bidaliko dute, festetan nahiz bestela tabernan bertan jar dezaten herriko musikarien eta artisten lana.

Horren aurretik, ordea, eta ildo beretik, esperientzia gozagarria bizi zuten Toberako musika-hizkuntzako 3 taldetako ikasleek azaroaren 10ean. Segurako 2D taldeko ikasleek eta Zegamako 2Ckoek eta 2Dkoek Xaiko musika-taldeak Durangoko Azokarako prestatutako disko berezi berrirako grabazioan hartu zuten parte. Hain zuzen ere, Xaiko taldearen estreinako diskoko abestiak Pirritx, Porrotx eta Marimototsi omenaldia egiteko moldatu dituzten hiru kantarekin batera bildu dituzte edizio berezian, eta pailazoen hiru kanta horietan ahotsa jartzen aritu den haur-abesbatza Toberako ikasleek osatutakoa izan da.

Xaiko musika-taldea Agurainen sortua da, Tobera Musika-eskolako trikitiko eta panderoko irakasle Xabi Arakamaren eta David Aguayoren eskutik. Trikia, punka eta ska nahasten dituzten doinuak egiten ditu taldeak, eta erritmo biziak eta letra konprometituak dira beren ikur, taldeak berak dioenez.

Tobera Musika-eskolako ikasleek 'Zazpikoloroa' ikuskizuneko 'Belekoi anderea' doinua, 'Piratak' ikuskizuneko 'Abordatzera' doinua eta umeek, haurrek eta gazteek ongi ezagutzen duten «Unblenble» abestia grabatu zituzten. Unblenble single egin dute taldekideek eta Belekoi Anderea, berriz, bideoklip.

Ez zituzten, gainera, nolanahiko estudioan grabatu pieza horiek Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako musika-ikasleek. Euskal Herrian puntakoenetakoa den estudiora joan ziren, Usurbilera. Han dago Higain estudioa. Bertan grabatu dituzte hainbat musikari ezagunek beren lanak: Ken Zazpik, Alex Ubagok, Loquillok, Fermin Muguruzak? Haritz Harreguy musikari, musika-teknikari eta produktorearen esanetara egon ziren Toberako ikasle gazteak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tobera Musika eskolakoak gaur 'espresART en otra dimensión' ekitaldian izango dira