Borrar
Goierriko musika eskolako ikasleek kanta ezberdinak eskaini zituzten Donostian asteburuko saioan.
Tobera musika eskolak euskal musikaren arloan egindako lan onak errekonozimendua jaso du

Tobera musika eskolak euskal musikaren arloan egindako lan onak errekonozimendua jaso du

Betor etorkizuna dimentsio berri batean izenburuko saioa plazaratu zuten Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako ikasle gazteek

DV

Jueves, 18 de diciembre 2014, 00:20

Donostian 'espresART en otra dimensión' izeneko gunea atondu zuten Zurriolako pasealekuan, 450 metro koadroko karpapean. Bertan, arte-diziplina askotako lanak jarri zituzten ikusgai, batez ere street art eta graffitigintzaren inguruko azken joeren berri emateko. Tartean, euskal musikaren inguruko emanaldia antolatzeko enkarguari erantzunez, Tobera Musika-eskolako ikasleek ikuski-zun bikaina eskaini zuten.

Kartoizko ehunka kaxekin osatutako agertoki berezian, Euskal musikaren oinarriak belaunaldi berrien eskutik. Betor etorkizuna dimentsio berri batean izenburuko saioa plazaratu zuten Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako ikasle gazteek, 2 pasetan: eguerdiko ordu batean aurrenekoa eta arratsaldeko 5etan bigarrena. Kontuan hartzekoa da ekimenaren antolakuntzak Tobera hautatu izana propio zeregin horretarako. Hala, eguneko musikaren ardura Toberako ikasleena izan zen esklusiban, eta tamainan erantzun zioten erronkari Aizkorpeko musikariek. Ikuskizuna biribiltzeko, ETBko aurkezle Odei Esnaola kazetariak euskal musika-tresnen inguruko bitxikeriak kontatu zizkien bertaratutakoei, eta Euskal Herriko musikagintzan nabarmendutako abestien errepaso didaktikoa egin zuen, musika-eskolako ikasleek instrumentuak jo, dantza egin eta abesten zuten bitartean. 4 eduki-bloketan banatutako emanaldia izan zen prestatutakoa. Artisten sortze-lan desberdinak aldi berean erakusteko asmoz, gainera, saioan zehar, ikasleekin batera, graffitilari profesional bat aritu zen agertokiaren atzealdea goitik behera margotzen.

Tobera Musika-eskolatik Donostiara joandako 40tik gora ikaslek karpan jarritako txokoetan margo-tzen eta eskulanetan aritzeko aukera izan zuten, begiraleen eta margolariekin. Zalantzarik gabe, egun handia izan zen larunbatekoa Tobera Musika-eskolakoentzat, erraz ez ahazteko modukoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tobera musika eskolak euskal musikaren arloan egindako lan onak errekonozimendua jaso du