Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Viernes, 23 de enero 2015, 00:19
Ana Gisasola Zalduak gaur ostirala, arratsaldeko 19:00etan udaletxe azpiko aretoan 'La fuerza está en tu interior' bere liburuaren aurkezpena egingo du. Hain zuzen, Ana Gisasola adieraziriko liburuaren aurkezpenean murgilduta dabil aste hauetan. Orain artekoan, Legazpin aurkeztu berri du liburua eta aurrerantzean beste hainbat herritan gauza bera egiteko aurreikusia du.
Liburuaren inguruan idazleak dio osasun fisiko, emozional eta espiritual hobea edukitzen lagunduko digun bizipena dela. «Askotan esperientziak edota aldaketak inflexio puntuak dira gure bizitzan, hauei esker lanabes egokiak izan daitezkeen proiektu berriak sor ditzakegu».
'La fuerza está en tu interior' 10 urteetan zehar diziplina desberdinetan asotako ikaspenen ondorio da, eguneroko lanaren onurak ziurtatu ondoren liburuaren egileak ikasitakoaren zati bat denokin elkarbanatzea erabaki du argitalpen honen bitartez. Bertan azaltzen diren baloreak norberarekiko konfiantza, positibitatea eta eguneroko lana dira. Egilearen hitzetan, «lan honetara pentsamendu ireki batekin eta lerro artean irakurtzeko prest gerturatzen den irakurleak bertan dauden gogoetak topatu eta barneratu ahalko ditu».
«Irakasgai desberdinetan zehar bidaia bati ekingo diogu yoga, meditazioa edo emozio askapenaren bitartez. Bidea amaitutakoan norberaren bizitzaren lema hartzeko nahikoa lanabes eta hausnarketa izango ditugu». Egileak aholku desberdinak emango ditu egunerokotasunean txertatzeko. Irakurleak www.anagisasola.com web gunean 'La fuerza está en tu interior' formatu desberdinetan eskuratzeko aukera izango du.
Yoga eta shiatsu
Ana Gisasola Zaldua 1959an Zumarragan jaio zen. 2 urte bete berri zituenean poliomielitis gaitzak jo zuen, gaixotasun honek gerritik behera mugitu ezinda eduki zuen lau urte bete zituen arte, medikuen arabera ezin izango zuen bere kabuz berriro ibili. Gertaera honek bere izaera eta bizitza baldintzatu zituen.
2005. urtean Post-polio sindromea garatu zuen, honek bere eguneroko lana uztera behartu zuen. Orduan terapia osagarrietan murgiltzen hasi zen. Gaur egun hiru urteko formazioa jaso ondoren Shiatsu terapeuta da 'Amigos Del Shiatsu' Madrilgo eskolak titulatua. Yoga Integral eta meditazio irakasle izateko heziketa egin du Nafarroako Mahashakti eskolan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.