Borrar
Ainhoa Enatarriaga irakaslearekin egindako ahaleginak, emaitza bikainak eman ditu Andoainen.
Pianoaren artista gazteak Goierrin

Pianoaren artista gazteak Goierrin

Tobera Musika-eskolako 8 piano-ikaslek Andoaingo jaialdian esku hartu zuten, eta emaitza bikainak eskuratuta itzuli dira

DV

Sábado, 7 de marzo 2015, 01:26

Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako Tobera Musika-eskolako ikasleek hainbat aukera izaten dute ikasturtero herritik kanpo beren arte-trebeziak erakusteko. Ikasturte honetan bertan, Usurbilen edo Donostian aritzeko aukera izan dute honezkero, eta, laster, Altsasun edo Beasainen izango dira, esaterako. Ikasturtero, ordea, hitzordu finkoa da Andoaingoa. Han, piano-jaialdi entzutetsua egiten da urtero. Toberak hasieratik hartu izan du parte bertan, hutsik egin gabe, baita aurtengo 10. edizioan ere, aurreko asteburuan zehar.

Malen Otaegik Wedgwooden Homework Blues aukeratu zuen jaialdiko errepertoriotik jotzeko, Irati Arzikorretak, Irati Goiburuk eta Andrei Ioan Filipek, berriz, Vincinguerraren obra bana interpretatu zuten, Weekend, Maypole eta Prelude, hurrenez hurren, eta Kepa Garmendiak Nortonen A Charmer obra jo zuen epaimahaiaren aurrean. Denek zilarrezko domina eskuratu zuten. Unai Mendizabalek, Gillocken Danza Indiana jota, brontzezko domina merezi izan zuen. Eta, azkenik, Nora Etxezarretak Bastienen Serenata del Atardecer interpretatu zuen eta Nora Olaziregik Martinen Boogie n.1, eta biek diploma jaso zuten. Egon zen, urduritasunak jota, gaizki pasatu zuenik, eta baita eskenatokira igotzeko nahikoa ausardi topatu ez zuenik ere. Hala, 8 ikasle horiek ordezkatu zuten, azkenean, Tobera Musika-eskola Andoainen, eta guztiek bakarkako modalitatean. Meritu handiko lana egin zuten, beraz, herriko musikari gazteek.

Martxoaren 16an pianoko eta saxofoiko ikasleen entzunaldia egingo du musika-eskolak Zegaman, eta martxoaren 18an, pianokoena, zeharkako flautakoena, trikitikoena eta panderokoena Seguran, eta bi emanaldi horietan erakutsiko dute herritarren aurrean Andoaingo 10. piano-jaialdirako prestatutakoa.

Musikaren Hamabostaldia

Datorren martxoaren 26ra arte, 12 hitzorduko egitarau betea antolatu du Tobera Musika-eskolak. Igande honetan bertan, eguerdiko 12etan Segurako Udalak antolatuta plazan egingo den Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusian hartuko dute parte musika-eskolako ikasleek, eta, datorren ostiralean, hilaren 13an, flautako, trikitiko eta panderoko ikasleen entzunaldi bateratua egingo dute Zegamako kultura-etxeko Oria aretoan arratsaldeko 18:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pianoaren artista gazteak Goierrin