Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
Viernes, 24 de abril 2015, 00:17
Datorren astelehenean, apirilaren 27an, zabor bilketa sistema berria hasiko da funtzionatzen herrian. Azken urteetan herrian birziklatzea bultzatzeko egindako aldaketen azken fasea izango da indarrean jarriko dena, edukiontzien berrantolaketa eta organikoaren bilketaren ondoren.
Sistema berria edukiontzietan oinarrituko da, baina errefusaren kasuan botatzen den bolumena neurtzeko sistema edukiko du eta familia bakoitzak zenbateko errefusa botatzen duen kontrolatuko du Udalak. Horrela, herritar bakoitzaren erabakia izango da material ezberdinak egoki botatzea edo ez, baina dena nahasita botatzen bada, errefusaren edukiontziaz egiten duen erabileran nabarituko da: papera, plastikoa eta beira ondo sailkatuz gero errefusa gutxiagotan atera beharko dute erabiltzaileek.
Errefusaren edukiontzi berriek bolumena neurtzeko aparailu bat izango dute gainean. Herriko familia bakoitzak txartela bat edukiko du eta edukiontziaren gaineko kaxa irekitzeko txartela irakurgailura gerturatu beharko da nahitaez. Kaxak ez du botatakoa pisatzen, baizik eta gehienezko bolumena mugatzen du eta, gehiago bota nahi izanez gero, berriro ireki behar da atea. Atea ixterakoan, kaxaren azpiko aldea irekitzen da eta botatakoa edukiontzi barrura erortzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.