Borrar
Andres Urdaneta.
Urdanetaren itzulerako bidaia gogoratuko da Ordizian

Urdanetaren itzulerako bidaia gogoratuko da Ordizian

Duela 450 urte nabigaziorako urrats handia eman zuen nabigatzaileak; urrian hitzaldi eta erakusketa bidez oroituko dute bere jaioterrian

dv

Miércoles, 30 de septiembre 2015, 16:07

Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak Ordiziako Udalarekin eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoarekin elkarlanean antolatuta, Itzulera bidaia, 1565-2015 ekimena izango da urrian Ordizian. Andres Urdanetak 1565eko urriaren 8an, hau da, duela 450 urte ozeano Barean burutu zuen Itzulera bidaia gogoratuko da. Honetarako Barrena kultur etxean eskainiko diren hitzaldi sorta eta erakusketa prestatu dira.

Duela zazpi urte ospatu zen Ordizian Urdanetaren jaiotzaren 500. urteurrena. Jose Miguel Santamaria alkateak ekimenaren arrakasta gogoratu du, Urdanetaren izena munduan zabaltzeko eta ordiziarren artean ere pertsonaia historikoa ezagutzeko balio izan zuelarik.

Itzulera bidaia Urdanetaren aurkikuntza zientifiko garrantzitsuena izan zen. Nabigazioan aparteko urratsa eman zuen, Asiatik Ameriketara joateko zegoen itsasbide bakarra aurkitu baitzuen. Ibilbide hura mendeetan erabili zen, lurrunezko makina nabigaziora iritsi arte.

Lemniskatak urteurrena gogoratu nahi izan du, ohikoa duen bezala, zientziaren dibulgazioaren eta ondorengo hausnarketaren ikuspegitik. Bigarren helburua ere badu: bere lana Ordizian sustatzea, hain zuzen.

Martin Garciak eta Jose Luis Etxezarretak, Lemniskatako ordezkariek, zikloa eman dute ezagutzera. Bost hitzaldi eta erakusketa izango dira Barrenan urrian zehar. Hitzaldietan Itzulera bidaia eta honi zeharka lotutako hainbat gai landuko dira. Bi euskaraz izango dira eta hiru gazteleraz. Lehenengoa Jose Ramon de Miguelek emango du Urdaneta y el Tornaviaje, nuevos hallazgos, izenburupean. Ondoren etorriko dira, Carles Pedros, Especias y bacterias: aventura y exploración gaiari buruz aritzeko; Xabier Alberdi, San Joan itsasontzia; Guillermo Roa, Munduaren irudia poltsikoan; eta, azkena, Raul Ibañez, Todo lo que quiso saber sobre los mapas y nunca se atrevió a preguntar.

Hitzaldiok urrian ostiralero izango dira, 19:00etan Barrenan. Elkarteak antolatzen dituen moduan izango dira: ordubeteko hizketaldia, publikoaren galderei erantzuna eta amaieran, mokadu bat.

Programa erakusketa batekin osatzen da. Le tour du monde. Esploratzaileak XIX. mendean. Exploradores en el siglo XIX lelopean dator eta Zumalakarregi museoak prestatu du Barrenan erakusteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urdanetaren itzulerako bidaia gogoratuko da Ordizian