Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
Miércoles, 20 de enero 2016, 01:07
Villabonako Fleming ikastetxeko Guraso Elkarteak, bertako irakasle eta ikasleen laguntzaz, aurten ere, IV Aste Kulturala antolatu dute. Aste honetan, 'Fleming Bizirik' lemapean, zenbait ekintza antolatu dituzte, besteak beste, erakusketa, hitzaldiak, antzerkia, danborrada, musika, kirola jolasak ... Hau dena urtarrilaren 25tik-29era bitartean, burutuko da. Hilak 25ean, Aitona-amonak eskolara kontu kontari: Zahar egoitzatik aitona-amonak igoko dira haur eta gazte garaiko bizipenak kontatzera ikasleei. Irakasle ohiak ere bertan izango dira euren garaiko irakaskuntzari buruz hitz egiteko. 11:00etan, Arratzaingo eskolan. Arroako eskolaren paretaren margotzea: Haurrek heldu baten ardurapean azaldu behar dute. Margotzeko bakoitzak arropa egokia eta brotxa ekarri beharko du. Bertan margotuko den pareta zatia zehaztuko da eta pintura zuria banatuko da. 17:00etan, Arroako eskolan. Txokolatada, 18:00etan, Arroako plazan (Arratsaldeko bi ekintza hauek bertan behera geldituko dira eguraldi txarra egingo balu). Hilak 26an, 'Hezkidetza hezi / Educar la coeducación. Nola hezi berdintasunean? / ¿Como educar en la igualdad?' hitzaldia eskainiko du Garbiñe Arrizabalagak euskaraz eta gazteleraz 17:30ean, Gurea zineko erakusketa gelan. Haur txoko zerbitzua izango da hitzaldiak irauten duen bitartean. Hilak 27an, joku hezitzaileen tailerra izango da guraso zein hezitzaileentzat 14:30etik-16:15era, Gaztelekuan. Aurretik izena eman behar da Basajaun liburu dendan edo irakasleari oharra beteta bueltatuz, epea gaur arte delarik. Funky emanaldia eskolako ikasleen eskutik. Txontxongilo emanaldia: Ezer ez da dirudiena. 17:30ean. Gurea zinean. Legea errespetatuz, edukiera (aforoa 280) kontuan izango da.
Hilak 28, Kolore guztiak festa. Murala, aurpegiak margotu, txapa tailerra, hennarekin eskuak margotu, musika, tea eta janari tipiko dastatzea. 17:00etatik 19:00etara, Berdura plazan. Eta hilak 29 Haur danborrada Lazkaoko musika eskolako txarangarekin 17:00etan. Arroako eskolatik abiatuta Villabonako kaleetan zehar buruhandiak, erraldoiak eta ipotxak. 18:30ean, udaletxeko plazan eta Remi pasealekuan. Bokata jatea. 19:00etan, Zentro tabernan. Tiketak Zentro tabernan salduko dira hilaren 23 eta 24ean.
Bilera informatiboa
Hilaren 21ean, Fleming Arroako eraikuntzan bilera informatiboa egongo da. Bertan, eskolako martxa ezagutarazteko aukera izango duzue. Hitzaldiak 17:00etan euskeraz eta 18:00tan gaztelaniaz izango dira. Matrikulazio epea hilaren 25etik, otsailaren 4ra, Ordutegia: goizez 09:00tik-13:00ra eta arratsaldez 14:30etik 17:00ra. Bestalde, ondorengo agiriak eraman behar ditu interesatua dagoenak H.H. arroako bulegoetara: nortasun agiriaren fotokopia bana (bi gurasoena), errolda agiria eta liburu familiaren kopia.
Asamblea ordinaria
El Presidente del Salbadora Jubilatu Elkartea convoca a Asamblea General Ordinaria a todos los socios para el día 28, en primera convocatoria a las 5 de la tarde y en segunda convocatoria a las 5.30 de la tarde en los locales del Hogar. Con este orden del día: Lectura y aprobación del acta de la asamblea del 2015. Cuentas y balances del último ejercicio. Aprobación de los presupuestos año 2016. Elección de nueva Junta Directiva. Por último, ruegos y preguntas.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.