Borrar
Gipuzkoa-Caja Rural Bidebide taldeko neskak Ainhoa Artolazabal entrenatzailearekin egindako aurkezpenean.
Emakume txirrindularitzan bidea egiten

Emakume txirrindularitzan bidea egiten

Ainhoa Artolazabalek zuzenduta, Gipuzkoako emakumeen talde bakarra burubelarri ari da martxoan hasiko den errepideko denboraldia prestatzen

ELISA BELAUNTZARAN

Sábado, 13 de febrero 2016, 01:22

Lanpetuta dabiltza Gipuzkoa Caja Rural-Bidebide taldeko kideak. Aurkezpena ofiziala ostegun iluntzean egin zuten Burlatan eta entrenamentuak gainean dituzte denboraldi berria, errepidekoa, martxoan hasiko baita. Aurretik, mutileena abiatuko da eta bertan ere parte hartuko dute.

  • Entrenatzailea

  • Ainhoa Artolazabal eta Emaitz Izagirre.

  • Kadeteak

  • Izarne Maioz, Arantxa Garikano, Amaia Imaz, Naiara Imaz, Bakarne Gonzalez, Irantzu Beloki, Garazi Erostarbe, Leire Maiza eta Naia Urbieta.

  • Jubenilak

  • Euken Larrarte, Nekane Gómez, Maite Orbea, Irati Astarloa, Eider Mancisidor eta Lorena Wepsiec eta Ane Ollakarizketa.

  • SUB 23

  • Eider Unanue.

Emakume txirrindulari talde bakarra da Gipuzkoan baina gogotsu ekin diote bide berriari. Gidari lanetan eskarmentu handia duen emakumea dute, Ainhoa Artolazabal eta ondoan Emaitz Izagirre eta beste lagun batzuk, horrelako talde bat aurrera ateratzeak lan handia suposatzen baitu. «Guretzat emakume taldea egotea Gipuzkoan proiektu garrantzitsua zen eta horregatik jarri ginen harremanetan Diputazioarekin. Honek bere laguntza eman zigun eta gero, Caja Ruralaren laguntza eta beste batzuena iritsi zitzaigun», dio Artolazabalek.

«Txirrindularitza munduan leku bat izatea ez da erraza. Taldeak aurrera jarraitzeko lan handia egin behar dute, hasteko esponsorrak lortzeko eta gu ere hortik hasi gara eta horretan ari gara proiektu hau aurrera eraman ahal izateko eta horretan jarraitzen dugu» azpimarratzen zuen Ainhoak.

Taldea aurrera eramateko laguntza jasotzen hasita, entrenamentuetara begira jarri dira txirrindulari taldekoak. «Bukatu berria ditugu pista denboraldiko lasterketak. Orain, taldeko kide batzuk Euskal selekzioarekin Espainiako kopatan parte hartuko dute. Gainera, taldeko kide bat Eukene Larrarte liderra da jubenil mailan. Pozik gaude lortu ditugun emaitzekin baina dagoeneko hasiak gara errepideko lasterketekin».

Asko jaso, asko emanez gero

Artolazabalek badaki txirrindulari-tzan bizitzako gainontzeko arloetan bezala, «esfuertzoa, ardura eta jarrera direla garaipenak lortzeko balio dutenak. Bizikletak asko ematen dizu baina asko eman behar diozu emaitzak jasotzeko eta ezinbestestekoa da lana eta lana egitea mundu honetan leku bat izateko». Horregatik dioenez, «astez ikasketak direla eta, bakoitzak bere era entrenatzen du. Bakoitzari bere lanak jar-tzen dizkiogu eta bere era aritzen dira. Gero, asteburuetan taldeko entrenamenduak egiten ditugu errepidera ateraz».

Taldeko lana ezinbestekoa dela eta hau ere asko lantzen duen zerbait da. Ainhoa Artolazabalek dioenez, «asko ikasten da taldeko lana eginez eta lehen esan dut baina baliogarria izaten da eguneroko martxarako. Hori niretzat lastekerta bat irabaztea bezain garrantzi-tsua eta askotan errepikatzen diedan gauza».

«Emakume taldea Gipuzkoan izatea garrantzitsua da erreferentzi bat delako kirol honetan aritu nahi direnentzat. Bestela kanpora jo beharko lukete. Duela 3 bat urte hasi ginean sei neska zeuden, gaur egun talde honetan 17 lagun gaude. horietatik 4 nafarrak dira eta gainontzekoak 12 gipuzkoakrrak. Bat Madrilgoa dugu baina hona bizitzera etorritakoa. Beraz, nesken artean txirrindularitza gustokoa dutenen kopuruak gora egin du eta taldea hemen izateak asko lagundu du. Oraindik aukera dute hasi edo probatu nahi dutenek gure taldeko ateak zabalik daude, facebook orrialdea dugu eta bertan informazioa lortu dezkate».

Taldearen bidea hasi besterik ez dela egin uste du Artolazabalek. «Luzerako proiektu bat prestatu genuen eta bide onetik goaz», dio. Momentuz, «neskeentzat lasterketa gutxiago daude baina gu ondo moldatzen gara mutileen probetan parte hartuz. Gainera, beti esaten diet irabaztea eta parte hartzea garrantzitsuak direla baina beste gauza asko ikasten direla txirrindularitza munduan leku bat izateko bidean eta hori ere aberasgarria dela». Ainhoa Artolazabalek garbi uzten omen die taldeko partaideei «bizikiletan gainean ikasten dena gero bizitzan baliogarria izatea» nahi duela eta hori behin eta berriro errepikatuta barneratzen hasiak direla uste du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume txirrindularitzan bidea egiten