Borrar
IRUN

Kemen dantza taldeak Lantz herriko inauteria antzeztuko du Irungo kaleetan

J.O.

Sábado, 13 de febrero 2010, 04:00

Kemen dantza taldekoek proposamen berri bat antolatu dute aurtengo inauterietarako. Hemendik aurrera urtero ospatzeko asmoarekin, dantzariek Euskal Herriko herri baten inauteriak irudikatuko dituzte. «Gure asmoa Euskal Herrian dauden inauteri mota ezberdinak Irunera ekartzea da», azaldu zuten Kemen dantza taldetik.

Ekimenaren lehenengo edizioan, Irungo dantzariek Euskal Herriko inauteri ospetsua erakutsiko dute kaleetatik: «Lantz herriko koloreak, doinuak, pertsonaiak eta dantzak gerturatuko ditugu Kemen taldeko dantzariak eta bere harrobi guztia». Ikastolako dantza taldeko gaztetxoekin batera, gutxi gora behera 200 dantzariek parte hartuko dute gaurko ekitaldian. Dena den, Kemen dantza taldetik adierazten zutenez, partaide kopurua «eguraldiaren arabera» aldatu daiteke.

Lantz herriko inauterietako zenbait pertsonai ibiliko dira Irungo kaleetan: Mielotxin eta Ziripot dira ospetsuenak, baina baita beste zenbait «ez hain ezagunak eta ero puntua jarriko dutenak», zaldizkoak, arotzak edo txatxoak bezalakoak.

Konpartsaren ibilbidea

Kemen dantza taldearen konpartsa Pio XII plazatik abiatuko da gaur 12:00tan. Antolakuntzatik azaldu zutenez, «ahal den neurrian, ibilbidea espaloietik egingo dugu». Serapio Mujika, Juan Arana, Luis Mariano, Zabaltza plaza, Colon ibilbidea, Fermin Calbeton, Eskoleta kalea eta Juncal plazatxotik joango da konpartsa, ibilbidea Erromes plazan amaituko dutelarik.

Dantzariek zenbait geldialdi egingo dituzte ibilbidean zehar lantzeko zortzikoa dantzatzeko: Pio XII, Zabaltza, Juncal elizako eta Erromes enparantzetan hain zuzen ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kemen dantza taldeak Lantz herriko inauteria antzeztuko du Irungo kaleetan