

Secciones
Servicios
Destacamos
ELI AIZPURU
Jueves, 4 de marzo 2010, 02:54
Emakumeen Nazioarteko Eguna, Mundu Martxaren ildotik antolatu du aurtengoan Urola Kostako Koordinadora Feministak. Hori dela eta, hainbat ekitaldi bateratu egingo dira Urola Kostan eta eskualdeko herriek bakoitzak bere programazioa ere izango du.
Eskualdeko ekintzak larunbatean, martxoaren 6an hasiko dira. Goizeko 10etan, Oriotik Kotxe Karabana aterako da Azkoitiara bidean. Martxoaren 11n, Mundu Martxako furgoneta Zarautzera iritsiko da eta 13an, Iruñan emango zaio amaiera, 13:00etan, manifestazio batekin, Euskal Herriko Mundu Martxari. Ondoren bazkaria, kon-tzertuak eta hainbat ekitaldi daude antolatuta. Urola Kostatik autobusa ipiniko da. Bertara joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute. Izena Orkatz, Txarrantxa edo Gaztetxean eman daiteke.
Ekimen hauetaz aparte, herri bakoitzak bere programazio propioa izango du. Azpeitian, esaterako, Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua, larunbatean hasiko da, txotx feminista eta Kantuki-renkontzertuarekin. Txotxera norberak eraman behar du jatekoa eta postrea eta kafea antolatzaileen kontura izango dira. Horrez gain, kontzentrazioak egingo dira ikastetxe desberdinetan martxoaren 8an bertan eta baita Herriko Plazan elkarretaratze bateratua ere. Zinea eta tertuliekin osatu da programa.
Emakumeen Mundu Martxa nazioarte mailan lan egiten duen mugimendua da. Bertan, emakume talde eta talde feministek emakumeen kontrako indarkeria eta pobreziarekin bukatzeko lan egiten dute. Horrela, martxoaren 8tik 18ra bitartean ekimen desberdinak antolatu dira munduko txoko desberdinetan. Ekainaren 30ean, Europako emakumeen aldarrikapenak Istanbulera eramateko asmoa dute eta urriaren 17an, mundu guztiko emakumeak sud Kivu, Kongora bidaiatuko dute, gatazkan bizi diren emakumeei elkartasuna adierazteko.
Euskal Herrian, '2010 arrazoi martxan jartzeko' lelopean aurrez aipatutako ekimenak burutuko dira Mundu Martxarekin bat eginez. Bost egunetan zehar furgoneta ibiliko da herriz herri «Euskal herria morez tindatzeko». Mobilizazioak, hainbat aldarrikapenekin, Iruñan hasi eta Nafarroako hiriburuan bertan amaituko dira, hilaren 13an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.