Borrar
EAJ eta oposizioak ideia desberdinak dituzte Oriorako.
Aurrekontuak oraindik onartu ez izana leporatzen dio oposizioak EAJri
ORIO

Aurrekontuak oraindik onartu ez izana leporatzen dio oposizioak EAJri

Oposizioak dionez «gure ustetan onartzeko modukoak»

PPLL

Viernes, 5 de marzo 2010, 03:21

Oposizioa osatzen duten alderdiek, hau da, Ezker Batuak, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleko Udal Taldeak, aurtengo aurrekontuak oraindik onartu ez izana leporatzen diete EAJ-PNVri. «Aurtengo Udal Aurrekontuak herri honetako historiara pasako dira, zeren eta lehenengo aldiz onartu gabe baitaude. Dagoeneko martxoan gaude eta Orioko Udalak ez ditu onartu bere aurrekontuak. Eta guk argi dugu honen arrazoia: EAJ/PNV eta bereziki alkatearen egoskorkeriak dira arrazoi nagusiak; behar luketen ardurari muzin egin eta nahiago izan dute Orioko herria aurrekonturik gabe utzi. Beraz, hau da gaur egungo egoera: aurrekontuak blokeaturik eta Udala noraezean».

Oposizioaren esanetan, «EAJ/PNV gobernuan dagoenez, berea da ardura osoa, eta ardura hori uko eginez ez dio batere mesederik egiten herri honi, eta bereziki alkateak ,oposizioko taldeekin negoziatu baino lehenago aurrekonturik gabe herria utzi. Alkate jaunak jakin beharko luke jarrera horrekin ez duela oposizioaren lana bakarrik mespretxatzen, baizik eta hauek ordezkatzen duten zatiarena ere». Azaltzen dutenez, «adostutako dokumentua urtarrilaren 14an izandako Hazienda Batzordean aurkeztu genion alkateari, lau alderdion eta sei zinegotzion izenean, bere xehetasun guztiekin. Alkatea handik gutxira erantzutekotan geratu zen. Geroztik, hilabete eta erdi pasa den honetan, ez dugu inolako erantzunik izan. Ez eztabaidatu eta ez ezer». Oposizioaren esanetan, «alkateari dagokio herriari aurrekontu proposamena aurkeztu eta, negoziazioaren bidez, haren aldeko gehiengo bat osatzea. Ez bada aurrekonturik onartzen, aurreko urtekoaren luzapena egiten da. Denbora aurrera doa eta, inolako erantzunik ez daukagunez, guk gure proposamena herritarrei aurkeztea erabaki dugu».

Ezker Batuak, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleko zinegotzien ustetan « onartzeko moduko proposamenak dira. Ez dira asko, eta osatu egiten dute EAJ-PNVk egindako aurrekontu-proposamena, gure ekarpenen bidez bestelako sentsibilitate batzuk ere jasota gelditzen direlako, herriaren beste sektore batzuk ere integratzeko ahalegina delako».

Partida berriak

Besteak beste, ondorengo partida berriak sartzea eskatzen dute, EAJ-tak ez dituenak sartu: PMS delakoa (lurrak erosteko legeak behartzen duen atal horretarako), 200.000 euro; kanposantuko obra egin aurretik azterketa bat gauzatzeko, 6.000 jarri; Herri Kiroletarako gunea egiteko, 117.000; Arraun Elkartearen hitzarmenerako, 60.000 euro; Gaztetxea bideratzeko, 60.000; Ingurugiro alorrerako, 30.000: teknikari batek zaborren bilketaren gaia aztertzeko, II. atalean, 27.000; eta ingurugiroko ekintzetarako, IV. atalean, 3.000; festetarako txosna(k) eta ontziak-eskuratzeko, 10.000; Ongizate sailaren herritarrentzako zerbitzua hobetzeko, 15.000; Kultur etxeko herritarrentzako eskaintza hobetzeko, 10.000 euro...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurrekontuak oraindik onartu ez izana leporatzen dio oposizioak EAJri