Borrar
Sinadura ekitaldia. Josune Zabalak eta Iñaki Agirrezabalak sinatu zuten hitzarmena. :: ROMATET
Hitanoa sustatzeko akordioa sinatu dute Udalak eta Mintzola elkarteak
ZUMAIA

Hitanoa sustatzeko akordioa sinatu dute Udalak eta Mintzola elkarteak

Fundazio honek unitate didaktikoak sortuko ditu ikastetxeetarako. Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du eta gazteen artean hikaren erabilera hobetzea izango du helburu

J.L. ROMATET

Viernes, 5 de marzo 2010, 03:25

Herrian hitanoaren irakaskuntza eta erabilera sustatzeko akordioa sinatu zuten atzo Udalak eta Mintzola elkarteak. Hitzarmen honi esker,Hizkuntzaren ahozkotasunaren alor guztietan lan egiten duen erakunde honek herriko ikastetxeetarako unitate didaktiko ba-tzuk sortuko ditu.

Udaleko pleno aretoan egin zen ekitaldian Mintzola elkarteko lehendakariak eta zuzendariak, Maria Jesus Aranburu eta Josune Zabalak; Iñaki Agirrezabalaga elkarteak; Josune Herrarte euskara teknikariak; eta irakasleen ordezkari gisa, Uxua Sorazu Herri Eskolako irakasleak hartu zuten parte. Hauetaz gain, eskola eta euskararen munduko jende ugari hurreratu zen atzo udaletxera.

Hizlari guztiek adierazi zutenez, hitanoak badu indarberritzeko beharra. Josune Zabalaren ustetan, Urola Kosta bailaran hain galdua ez badago ere, gutxi lantzen den hizkera da hitanoa. Iñaki Agirrezabalagak onartu zuenez, zenbait kexa eta iradokizun jaso dira udaletxean gai honen inguruan.

«Aipatu zaigu herriko gazteek gaizki erabiltzen dutela hitanoa eta emakumeen artean ia galdu dela. Hika egitea zerbait itsusia eta gordina dela esan zaigu; zerbait bizia eta adierazkorra dela erakutsi nahi dugu». Udalak euskara jasotzearen alde egin duen lanean kokatu zuen hitzarmen hau.

Uxua Sorazuk irakasleen iritzia eta ikuspuntua eraman zuen ekitaldira. Bere esanetan, ikastetxeetan aspaldi hasi ziren konturatzen hitanoa era «trakets» batean erabiltzen zela. «Oikian ondo mantendu da, baina ez herri-gunean. Patioan edo eskolako kiroletan erabili ohi dute; neskek, baina, ez dute erabiltzen. Gaztetan, berriz, oso era traketsean erabiltzen dute hika». Irakasleek, baina baita gurasoek, horretan eran-tzukizuna dutela onartu zuen Sorazuk: «Ez diegu erakutsi, ezta transmititu ere». Hitanoaren erabilera erakusteko toki egokiak ikastetxeak beraiek direla gogoratu zuen. «Hori izango da gure erronka. Gelan eta etxeetan hika erabiltzera animatu behar ditugu gazteak».

Hitanoa berreskuratu edo sustatzeko egindako lanen berri eman zuen Josune Herrartek. Horien artean kokatzen dira 1998an onartutako beka eta hari esker argitaratutako liburuxka edo 2006an herriko irakasleei eman zitzaien ikastaroa. «2008an diru partida bat onartu zen herriko gazteen artean hitanoa zabaltzeko. 2009an, berriz, Mintzola erakundearen atea jo genuen gure helburuekin bat egiten zuela ikusi genuen eta.

Unitate didaktikoak

Udala eta Mintzola arteko elkarlanak urtebeteko iraupena izango du. Fundazio honek ikastetxeetan erabiltzeko unitate didaktiko batzuk prestatuko ditu. «Abiapuntua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak izango dira», azaldu zuen Josune Zabala. Unitate hauek abendurako prest egotea espero du zuzendariak.

Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailetako diputatu Maria Jesus Aranburuk Mintzola Fundazioko lehendakari bezala hitz egin zuen atzokoan. Teoria beharrezkoa bada ere, praktikara pasa behar dela gogoratu zuen. «Norberaren lana beharrezkoa da arlo honetan eta baita transmisioan. Zumaia izan dadila eredu beste herriei behar hau transmititzeko», esanaz amaitu zuen bere agerraldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hitanoa sustatzeko akordioa sinatu dute Udalak eta Mintzola elkarteak