Borrar
Marc Biosca, atzo. :: MICHELENA
«Kantari katalanek ez zuten nazioa aipatzen, euskaldunek, aldiz, behin eta berriz»
CULTURA

«Kantari katalanek ez zuten nazioa aipatzen, euskaldunek, aldiz, behin eta berriz»

Katalunia eta Euskal Herriko kantagintza berriak konparatu ditu Marc Bioscak saiakera liburu batean

FELIX IBARGUTXI

Viernes, 5 de marzo 2010, 03:21

Marc Bioscaren 'Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaca?' saiakera liburua plazaratu du Alberdania etxeak. Euskarazko eta katalanezko 60ko eta 70eko kantagintza berriak konparatzen ditu hor Bioscak eta ondorio hau atera, atzoko aurkezpenean esan zuenez: «Herrialde katalanak ez dira aipatu ere egiten Kataluniako kantuetan. Salbuespen bat dago: Lluis Llachek 'país petit' esaten du abesti batean, gehiago zehaztu gabe. Hizkuntzari buruz diharduten kantuak, berriz, bi besterik ez dira Katalunian, eta euskarazko kantuetan behin eta berriz aipatzen da lurraldea eta hizkuntza».

Liburua, jatorriz, katalanez ida-tzita dago. Marc Biosca (Lleida, 1980) Soziologia eta Politika eta Administrazio-Zientzietako lizen-tziatua da eta Euskal Herrian bizi izan zen, Institut d'Estudis Catalans eta Eusko Ikaskuntzaren beka bati esker. Antton Olano, Katalunian bizi den itzultzaileak egin du euskal itzulpena. Iazkoan itzulpengintza arloko Euskadi saria eman zitzaion, Wilkie Collins idazle britainiarraren 'Ilargi-harria' euskaratzean egindako lanagatik.

Bioscaren iritzirako oso fenomeno ezberdinak izan ziren 'nova cançó' delakoa eta hemengo kantagintza berria: «Kantuetako letrak ikusi besterik ez dago: Euskal Herriko kantuak Euskal Herria kon-tzeptualizatzen ari dira etenik gabe. Katalunian ez dago horrelakorik, ez dira nazioaz mintzo. Bestalde, Katalunian, kantuak Bartzelonan sortu ziren, eta handik zabaltzen eta zabaltzen joan ziren beste eskualdeetara. Areago, kantaria Bartzelonatik pasatzen zen arte ez zen ain-tzat hartzen. Euskal Herrian, aldiz, kantariak beren herrietan bizi dira eta balioa eransten diete gainera herri horiei. Niko Etxart Zuberoako herri txiki-txiki batean bizi da», jarraitu zuen Bioscak.

Ikerlari honi oso deigarria egin zaio euskal kantu haietan zenbat toki-izen agertzen diren: «Benito Lertxundik, adibidez, Zuberoari buruzko disko tematikoak ditu. Llachek, kantu batean, 'mendiaren beste aldean' aipatzen du. Zer da hori? Pirinioz Iparraldeko Katalunia? Ez dakigu. Valentziako batentzat, ordea, Katalunia izan daiteke, jakina denez, valentziarrek iparraldean mendi batzuk baitituzte».

Beste alde bat elebakartasuna da. Euskal kantariak euskaraz jardun ziren beti. Kataluniako batzuk katalanetik gaztelaniara pasatu ziren, hala nola Joan Manuel Serrat, Sisa eta Salomé. Ezaguna denez, kantari batzuek ez zuten Serraten aldamenean kantatu nahi izan, honek gaztelaniaz kantatzen hasi zuenean.

Arketipo politikoei dagokienez, katalanezko zenbait kantutan bide-lapurra agertzen da, aberatsei lapurreta egiten dien gizona, eta euskarazkoetan gerra zibil garaiko gudaria eta ETAko ekintzailea. Alde horretatik, kanturik ezagunena Pantxoa eta Peioren 'Itziarren senmea' dugu, zeinak Telesforo Monzonen letra baitu. Biolentzia politikoaz diharduten kantuak asko dira, besteak beste Mixel Labegerie, Pantxoa eta Peio, Etxamendi eta Larralde eta Errobirenak. Bidelapurraren irudia oso irudi anbiguoa da Bioscaren iritziz.

Liburuaren bukaera aldera bi kantu oso berezi agertzen dira, bata Raimonen 'El País Basc', 1967koa; bestea, Xabier Leteren 'Cançó aCatalunya', 1978an plazaratua. «Zu zera beste aberri, / etxe hurbil maitea, / jakituriak guretzat / gugan duen atea./ Hemendik aldegin eta / behar balitz joatea / zure altzoan nahi nuke / jasoa izatea», kantatu zuen Letek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Kantari katalanek ez zuten nazioa aipatzen, euskaldunek, aldiz, behin eta berriz»