Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
PLAZA DE GIPUZKOA

Oscarrak

JASONE OSORO

Miércoles, 10 de marzo 2010, 02:52

Aurten, Oscar sarien alfonbra gorriko glamourrak baino aten-tzio gehiago eman dit bertaratu direnen itxura «zaharrak». Lehendik ere gauza jakina da makillajeak zahartu egiten duela eta horren adibide garbienetarikoa da Miley Cyrus aktorea, Hannah Montana, alegia. Gaztetxoen idolo den neska gazte horrek 17 urte ditu berez, baina Oscar sarietan bazirudien 30 urteko emakumea zela. Hara, bere aurpegiaren lehen planoa ikusi nuen eta oraindik ere kilimak egiten dizkidate bere betile erraldoi postizoek! Ile orrazkera klasikoak eta XXL neurriko belarritako dirdiratsuek itxura nagusia areagotu baino ez zuten egiten. Ai ama! Soinekoa ez zen itsusia, baina gehiegi estutzen zion gerria, hainbeste ze une batetik bestera eztanda egingo zuela baitzirudien. Erabat antinaturala eta artifiziala. Hobe luke ilea solte utzi eta kolorete apur batekin soilik zipriztintzea bere masailak.

Eta ikusi al zenuten Antonio Banderas? Baina, gizon hori ez al zen Melanie emaztea baino 10 urte gazteagoa? Zer dela eta bizar zuri iletsu hori? Benetan uste al du erakargarri egiten duela? Inork ez al dio esan kobazulotik atera eta trajea jantzi duen basajauna dirudiela? Non geratu da 'Átame!' pelikula bikaineko ero enamoratu hura?

En fin, estilistaz inguratutako profesional horiek ere ez dutela beti asmatzen, aizue. Egia esan, askoz hobe ikusten naiz nire bakero, kamiseta eta ile-mototsarekin astelehen goiz batez, alfonbra gorriko izar glamouroso horietako asko baino. Halere, onartzen dut gustura probatuko nukeela Sarah Jessica Parkerrek eraman zuen Chanel soinekoa. Marabilla!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oscarrak