

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Domingo, 14 de marzo 2010, 03:25
Formaltasuna eta goxotasuna uztartu zituen ekitaldian, musika nagusi zela betiere, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zilarrezko dominak jaso zituzten horretarako merezimendu franko egindako Javier Hernández Arsuaga donostiarrak, Txomin Aurrekoetxea pasaitarrak eta Sabin Bikandi galdakaoarrak. Domina zilarrezkoa izan arren, urrezko esker ona adierazi zieten adiskideek hiru txistulariei. Hiruak izan dira, uneren batean edo bestean,
'Txistulari' aldizkariko zuzendariak, eta hiruak direnez talentu handiko konposatzaile eta moldatzaileak, haien lanen interpretazioak hartu zuen ekitaldi bereziaren zati handia. Txistulariak ez ezik, Jose Ignazio Ansorenaren aginduetara Secundino Esnaola Musika Eskolako ikaslez osatutako abesbatza ere aritu zen. Labeaga aretoan egindako ekitaldi bereziaz amaitu zen, hain zuzen, atzo Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Urretxun, bertako txistulari taldearen 50. urteurrena ospatzearren, burutu zuen urteroko batzarraren goizeko saioa. Omenaldi eta festa kutsua izan zuen batzarrean -arratsaldeko erromeria izan zen azkeneko ekitaldia-, besteak beste, Zuzendaritza Batzordea berritu zen, Pello Ibarguren hautatuz lehendakari Garikoitz Mendizabalen ordez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.