Secciones
Servicios
Destacamos
JASONE OSORO
Miércoles, 14 de abril 2010, 04:31
Egunkaria-n argitaratu nuen nire estreinako ipuina. 'KZ' gehigarriko arduraduna zenak, Luistxo Fernandezek, aukera eman zidan eta akorduan daukat nola bere ironia fin horrekin esan zidan idazle bihurtzen nintzenean berari eskainiko niola nire lehen elkarrizketa. Hamar urte baino gehiago pasa dira, oso gaztea nintzen garai hartan eta nire lana publika-tzeak poz eta zirrara lañoa, biak eragin zizkidan. Domeka batez ikusi zuen argia 'Estreinako aldia' ipuinak eta hurrengo egunean jaso nuen Xabier Mendiguren editorearen telefono-deia. Urtebete baino gehixeago pa-sata kaleratu genuen 'Tentazioak'.
2003eko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria. Atxilotuak, jendea lanik gabe eta irakurleak euskara hutsez irakurtzeko aukera ematen zuen egunkaririk gabe. Horratx emaitza. Eta zazpi urte pasa behar izan dira «errugabe» hitza irakurri eta entzuteko hainbat eta hainbat komunikabideetan. Gezurra baita kontrakoa adierazi bitartean denok garela errugabe. Gizarte honek zalantzaren atzamarrarekin markatzen zaitu norbaitek ahotsa altxatzen duen une berean. Eta, batzuentzat, atzamar erakuslearen hatz-markak hor iraungo du beti. Nahiz eta epaileek errugabetasuna azpimarratu. Zalantzaren orbaina ez du epai batek ezabatzen. Ezta auzipetuek urte hauetan guztietan bizi izandako guztia ere.
2003 hartako otsailaren 22an, milaka euskaldun estreinako aldiz elkartu ginen Egunkariaren itxieraren kontrako manifestazioan. Balio dezala atzamar koipetsu batek utzitako markak ez ahazteko batzen gaituena bana-tzen gaituena baino askoz gehiago dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.