Borrar
USURBIL

«Gipuzkoarrek ez dute errauste plantarik nahi» dio Usurbilgo Itunak

Gipuzkoako Batzarretan euren iritzia emateko bilera eskatuko dute eta Odon Elorza eta Markel Olano ahaldun nagusiarekin ere egon nahi dute

JOSU ARANBERRI

Jueves, 6 de mayo 2010, 04:20

Xabier Mikel Errekondo alkateak Donostian eman zuten prentsaurrekoan adierazi zuenez, erakundeak alde batetik doaz eta herritarrak bestetik. Inposizio-tzat jo du Zubietako errauste plantaren proiektua eta Hernanik eta Oiartzunek atez ateko sistema ezarri bezperan Ingurumen baimena lortu dutela esateak atez ateko sistemari zangotraba egiteko eginda dagoela gaineratu zuen. Atez atekoaren arrakasta itzaltzeko, herritarren kontzientzia gero eta handiagoa den honetan errauste planta bat inposatu nahi digute

Rebeka Ubera (Aralar) eta Duñike Arrizabalaga (Alternatiba) bozeramaile lagun zituela, Usurbilgo alkateak Gipuzkoako Diputazioari egotzi zion herritarrak etsitu nahi izana, beraien itxaropena zapuztu «desaktibatzeko helburuarekin».

Lotsa izatea leporatu zion Diputazioari, tximiniarik gabeko errauste planta aurkezteagatik. «Informazioa ezkutatu nahi dute, medioak erabili, errealitatea alda-tzeko». Usurbilgo alkatearen iri-tziz, Gipuzkoak aukera bat merezi du hondakinen arazoa irtenbide egoki batez konpontzeko, eta berriro 6 urteko moratoria eskatu du Zubietako errauste plantarentzat.Atzerabueltarik ez duen egoera bat azaldu nahi dute, baina ez da egia, denbora asko dugu arazoa konpontzeko, epe luzeko arazoa delako. Horregatik aurreratu zuen Gipuzkoako Batzarretan euren iri-tzia emateko bilera eskatuko dutela, eta gauza bera egingo dutela Donostiako alkate Odon Elorzarekin eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanorekin.

Rebeka Uberak euskaraz irakurri duena agirian jasotzen zenez, «Zubietako errauste-planta zen-tzugabekeria arriskutsua da gipuzkoarrontzako, gure osasuna, ekonomia eta ingurumena kalte-tzen dituelako. Zubietako errauste-plantak ez dauka inolako babes sozialik Gipuzkoan. Gipuzkoarren borondatearen aurka hartutako erabakia da. 35.000 sinadura daude erantzun baten zain. Gipuzkoarrok geure burua maite dugu, baita geure seme-alabena ere, eta horregatik, ez dugu errauste-plantarik nahi geure lurraldean».

Uberak jarraitu zuenez, «errauste-plantak gipuzkoarrok arnasten dugun airea zabortegi bihurtuko luke, eta ez gaude hori onartzeko prest, inondik inora. Nahikoa izan dugu zabortegiekin». Agirian jaso-tzen da, era berean, gipuzkoarrok asko galduko dugula errauste plantarekin. «400 milioi euroko gastua gehiegizkoa da lanposturik apenas sortzen duen azpiegitura baten- tzako, areago krisi egoeran. Horren ordez, bilketa eraginkorra, birziklapena eta konpostajea azkartuko dituzten industria eta ikerketa-lerro berdeak behar ditugu. Gipuzkoak aurrea hartu behar dio etorkizunari, Usurbilek urtebete eskasean egin duen bezalaxe».

Euren aburuz, Gipuzkoa 'zero zabor lurraldea' izan daiteke. «Usurbilek erakutsi digu bidea». Hortaz, bilketa selektibo eraginkorra, birziklapena eta konpostajea dira, euren iritziz, zaborren arazoa konpontzeko gakoak, eta ez «teknologia kutsakor eta arriskutsuak». «Hartara, zaborren arazoa konpontzeko teknologiarik onena eta seguruena herritarrak dira».

Usurbilgo Itunak berretsi egiten du 6 urteko moratoriaren eskakizuna Diputazioari eta aldi berean, epe horretan Gipuzkoan 'zero zabor' programa ezartzeko deia egiten dio.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gipuzkoarrek ez dute errauste plantarik nahi» dio Usurbilgo Itunak