

Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ARANBERRI
Jueves, 17 de junio 2010, 04:40
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Dair Ingenieros S.L. enpresari esleitu dio Bilbo-Donostia tren lineako Usurbil-Lasarte zatia bikoizteko lanen eraikuntza proiek-tuaren idazketa. Lanaren aurrekontua 335.415 eurokoa izango da, eta burutzapenerako epea zazpi hilabetekoa.
Azterlan horren xedea honako eskakizun hauek beteko dituen Lasarte eta Usurbil arteko trazatuaren bikoizketa definitzea da: trenbideko zati osoaren bikoizketa, egungo linearekin paraleloan edo saihesbidean; bertan dauden gainaldeko igarobideak eta bideak lehen bezala uztea; trazatuaren aldagaiak definitzea, behar denean; hiri barruko edo ingurumeneko intsertzioa hobetzea; azterketa burutzea, ondoren gaur egun bertan dauden tunelak egokitzeko; N-634 errepidean izango duen eragina murrizteko proposamenak; trenbide pasaguneak kentzea.
Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak bultzaturiko jarduera horren barruan, trenbidean 2,5 kilometroko zatia bikoiztea eta bost trenbide pasagune kentzea sartzen da. Jarduerari esker hobetu ahal izango dira Zumaia-Donostia trenbide igarobideko maiztasunak eta bidaiatzeko denborak.
Une honetan, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoaren bitartez, Aia-Orioko saihesbidea eraikitzeko eta Errekalde-Añorga zatia bikoizteko lanak ari da burutzen. Denbora gutxi barru hasiko dira Lasarte-Errekalde zatiko lanak. Horrez gain, lizitazio prozesuan dago Zarauztik igarotzean Bilbo-Donostia linea lur azpian sartzeko informazio azterlana.
Horrez gain, Donostialdeko Metroaren proiektuari esker, Zumaiatik, Zarauztik edo Oriotik datozen bidaiariak zuzenean sartu ahal izango dira Donostia erdialdera, unibertsitateko campusean, Ondarretan, Erdigunean eta Errondon geltokiak aurreikusten dituen trazatu berriaren bitartez.
Gainera, Renferekin trukagunea egongo da Loiolako Erriberetan, eta geltoki berriak izango ditu Loiolan, Intxaurrondon, Herreran, Altzan, Pasaian, Fanderian eta Oiartzunen; aireportuan geralekua izango duen adar berria eraikiko da Irun eta Hondarribia artean; eta Arasoko poligonoan tailer eta kotxetegi berriak eraikiko dira. Aipaturiko lan horiek burutu ahal izateko 712 milioi euroko inbertsioa egin beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.