Borrar
Las diez noticias de la jornada
Aurkezpena arreta handiz jarraitu zuten Udaletxeko Areto Nagusia bete zutenek. :: ESNAL
Legorretako herri-bide eta mugak zehazteko plana abian
LEGORRETA

Legorretako herri-bide eta mugak zehazteko plana abian

ESNAL

Miércoles, 30 de junio 2010, 04:49

Udalak eta Sendo Mendexako enpresak, Legorretako herri-bide eta mugak zeintzuk diren zehazteko lanei ekin diote. Duela astebete, Udaletxeko Areto Nagusian aurkeztu zuten plangin-tza ekimen honen bultzatzaileek, herriko baserritar eta landa inguruetako biztanleen aurrean.

Lur eremuen mugak, eta batez ere iraganean zehaztutako jabegoak sor ditzaketen zalantzak eta ika-mikak saihestea du helburu azterketa honek. Aurkezpenean, argi agertu zuten Sendo enpresako kideek, behin herriaren ondare izendatzen diren lurrak ezin izango direla saldu edota jabego pribatutzat jo.

Asmo hau aurrera ateratzeko, orain arteko artxiboa aztertuko da. Herriko argazki, plano eta hainbat dokumentu arakatuko dituzte Legorretako benetako mapa kartografikoa sortu ahal izateko. Gaur egun, XIX. Eta XX. mendeko kartografoen mapak, eskriturak eta argazkiak dira, bide-mota eta mugak ezagutzeko dauden datuak.

Laster hasiko dira lanean Sendo enpresako adituak dokumentazioa ikertuz, Legorretako eremua aztertuz, eta jabe eta landa inguruneetako bizilagunengana hurbilduz, zalantza eta arazoak argitzeko asmotan. Proiektua amaitzeko, urte eta erdiko tartea beharko dutela aurreikusten dute Sendo enpresako kideek.'

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legorretako herri-bide eta mugak zehazteko plana abian