

Secciones
Servicios
Destacamos
N. AZURMENDI
Jueves, 1 de julio 2010, 04:22
«Hainbeste oinaze eta hainbeste umilazio ikusten diren mundu honetan, batak besteari hainbeste min eragiten diola, atsegin apur bat eman ahal izatea ederra litzateke». Joseba Sarrionandiak irakurleei luzatzen dien abisuaren zati da esaldia, azkeneko esaldia hain zuzen. 'Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako' Joseba Sarrionandiaren azken liburuaren zutabe nagusia partekatzea da alegia. «Gauza batzuk elkarrekin baizik ezin dira garatu, eta horietakoa da idaztea. Idazketa irakurketekin osatzen eta biderkatzen da, Irakurketa bakoitza ber idazketa antzeko zerbait» dela uste du idazleak.
Eta hori guztia dio Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoarekin elkarlanean garatu duen proiektu baten baitan, zeren eta Sarrionaindiaren azkeneko liburua ez baita liburu arrunta: irakurtzeko eta, horrenbestez, irakurlea idazle bihurtzeko balio du, baina ikuspegi pedagogikotik ere landu daiteke Hik Hasik prestaturiko gida didak-tikoa medio.
Euskal letretan Joseba Sarrionandia da ipuin labur-laburra, mikroipuina, gehien landu duen idazleetakoa. 'Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako' honetan horren gogoko dituen kontakizun ñimiñoetara bueltatu da. 133 ekarri ditu, hiru ataletan banatuak: 'Leihoak egiten zituen neskatoa' non, Xabier Mendiguren Elizegiren esanetan, «irudimenaren indarra den nagusi»; 'Biba zorrien izurritea', eskola duena gai nagusitzat eta, azkenik, 'Unibertsoaren historia eta beste istorio batzuk', «halako itxura entziklopediko baten azpian gai soziologikoak ere lantzen dituena».
«Liburu honetan zerbait azpimarratu beharko banu, egilearen pentsamendu antidogmatikoa aipatuko nuke. Umorearen bidez egiten du hori», dio Mendigurenek. Ume txiki batek ez du agian esaldi horren esanahia ulertuko, baina aurkituko du liburuan beretzako ipuinik. Horixe da, alegia, gida didaktikoaren eginkizunetako bat: Sarrionandiaren ipuinak eskola umeengana hurbiltzea, taxuz eta garantiaz. Gidak liburuaren erabilera pedagogikoa erraztu nahi duenez, «ipuinekin gogoeta egiteko hainbat ideia eta eredu» aurkituko ditu bertan erabiltzaileak, «iradokizun gisa eskolan, aisialdian, etxean erabiltzeko».
Adin bakoitzerako egokienak izan daitezkeen ipuinak irizpide horren arabera sailkatu dituzte, besteak beste. Hartara, gidaren erabiltzaileak berehala ikusiko du, esaterako, zein diren haur txikiekin lantzeko aproposenak, zein diren egokienak gaztetxoekin lantzeko, helduekin... Horrez gain, ipuin bakoitzari dagokion fitxak informazio lagungarri zabala du: hausnarketa girotzeko iradokizunak, irakurri eta entzun ondorengoak bideratzekoak, ipuinak zertarako balio duen azaltzen duen atala...
Baina, batez ere, Sarrionandiaren idazkerarekin eta Lierni Altuberen marrazkiekin gozatzeko da atzo aurkeztu eta gaur, Hik Hasiren jardunaldi pedagogikoetan, salgai jarriko den liburua. www.hikhasi.com helbidean ere egongo da eskuragarri, baita ohiko liburudendetan ere. Kasu horretan, gida Hik Hasiren interneteko ataritik jaitsi ahal izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.