Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Zuloaga Etxeko beheko solairuan dago ikusgai erakusketa. :: DE LA HERA
Kemen Dantza Taldeak bere jantzi bilduma oparoa erakusten du
HONDARRIBIA

Kemen Dantza Taldeak bere jantzi bilduma oparoa erakusten du

Abuztuak 29 arte ikusi daiteke bilduma Zuloaga Etxean

I.A.

Miércoles, 18 de agosto 2010, 04:22

Iragan astelehenean hasi eta abuztuak 29 arte, Zuloaga Etxeko sarreran euskal dan-tzen jantzi erakusketa bat antolatu du Kemen Dantza Taldeak, euskal kultura dantzatuaren zabalpenaren aldeko lanaren beste atal bat bezala. Goiz zein arratsaldez ikusi ahal daitek, bederatzietatik ordubatetara eta lauretatik zazpietara.

Nafarroako jantziak

Erakusketa honetan Nafarroako puntu ezberdinetako jantziak aurkitu daitezke. Hauetako jan-tzi batzuk jatorrizko herrietan egun berezietan erabili ohi dituzte: Inauterietan edota herriko jai nagusietan.

Beste jantzi batzuk ordea, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako urteetan eguneroko bizitzan erabili izandakoak dira (jantzi zibilak).Kemen dantza taldea 1973. urteaz geroztik bere jantziteria osatuz joan da, burutzen dituen hainbat dantzaren ezinbesteko osagarri baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kemen Dantza Taldeak bere jantzi bilduma oparoa erakusten du