Borrar
Hiru herritarrek aurkeztutako kexa babestu nahi izan zuen alkateak.
Haur jaio berriak euskaraz inskribatzeko eskubidea
USURBIL

Haur jaio berriak euskaraz inskribatzeko eskubidea

Aukera hori izan ez duten hiru herritarrek aurkeztutako kexuari babesa eman nahi izan zion alkateak atzo udaletxean eman zuten prentsaurrekoan

JOSU ARANBERRI

Viernes, 24 de septiembre 2010, 05:09

«Jaiotzetik urratzen zaizkio hizkuntza eskubideak euskaldunari». Atzo, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak eta Garbiñe Petriati Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Usurbilen bezala beste hainbat herritan, epaitegietan seme-alabak euskaraz erregistratu ezin dituztela-eta emandako prentsaurrekoan egin zituzten adierazpenok.

Xabier Mikel Errekondok, eskubideak bermatu beharko lituzkeen administrazio berak eskubideak ukatzen dituela eta XXI. mendean halakorik gertatzea ez dela arrazoiaren neurrietan sartzen adierazi zuen. Haur jaioberria euskaraz erregistratzea «euskaraz bizitzearen aldeko hautuaren ariketa praktikoa» dela, eta ildo horretan, legeak, hi-tzarmenak eta bestelako legezko ezarpenak euskaldun askori oinarrizko hizkuntza eskubideak uka-tzeko eratutako labirinto juridiko erraldoiaren parte besterik ez direla gaineratu zuen: «hor borondate bat dago gauzak luzatzeko, traba-tzeko eta, azken batean debeka-tzeko eta ukatzeko».

Mari Susperregiren, haurra Usurbilgo epaitegian euskaraz inskribatu ezin izan duen gurasoetako baten, testigantza entzun eta gero, alkateak, hiru herritarrek aurkeztutako kexuari babesa eman nahi izan zion, haien eskariei behar duten laguntza eskaintzeko borondatea erakutsiz. Era berean, Errekondok eskerrak eman zizkien herritarrei hartutako jarrera aktiboagatik.

Garbiñe Petriatik, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, bere aldetik, Usurbilgoa ez dela kasu isolatua gogorarazi zuen: «Azken urteotan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak hainbat kexa jaso eta bideratu ditu EAEko herritarrei Erregistro Zibiletan ez dietelako euskara erabiltzen, edota euskaraz edo euskarazko euskarrietan inskripzioak egiten utzi».

Petriatik adierazi zuenez, ekainaren 22ko 12/2005 Legeak Erregistro Zibilaren 1957ko Legearen 23. artikulua aldatu zuen eta gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialei bidea ireki zien. Bertan adierazten denaren arabera, Estatuaren hizkuntza-aniztasuna kontuan izanik, aldaketa horrek Autonomia Erkidegoko legedian jasotzen den ofizialtasun bikoitzaren printzipioa Erregistro Zibilen eremura heda-tzea eta isla izatea du helburu.

Behatokiko zuzendariak adierazitakoaren arabera, «eskubidea aitortu arren, eskubide horiek gauzatu eta bermatzeko mekanismorik ez dute abian jarri administrazioek». Egun EAEko 14 barruti judizial buruetan egikaritu daiteke eskubide hau; gainontzeko Erregistro Zibiletan ezinezkoa da. Hori horrela, Behatokiko zuzendariak erregistroa gauzatzeko baldintza batzuk bete behar direla ohartarazi zuen eta umea ez bada 14 udalerri horietako batean jaio edo gurasoak ez badira horietako batean bizi, «ezinezkoa zaie jaiotza-inskripzioa euskaraz burutzea». Petriatik legea onartu zenetik bost urte pasatu direla azpimarratu zuen: «ez al dira nahikoak behar diren neurri eta mekanismoak abian jartzeko?».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haur jaio berriak euskaraz inskribatzeko eskubidea