Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Miércoles, 6 de octubre 2010, 03:52
Oiartzun eta Hernani aurtengo maiatzaren 23an eta 9an hasi ziren bere hondakinak atez ate biltzen, hurrenez hurren. Eta orain arte lortutako emaitzak oso onak izan dira, hala kantitatearen aldetik nola kalitatearen aldetik.
Izan ere, Oiartzunek %82ko birziklatze-maila lortu du sistema berria ezarri denetik eta Hernanik %81ekoa.
Kalitateari dagokionez ere, emaitzak oso onak dira. Aste honetan bertan jaso dira Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) kontratatutako Novotec enpresa independenteak ekainean Oiartzundik eta Hernanitik Lapatxeko konpostatze-plantara eramandako materia organikoaren azterketan jasotako emaitzak. Jasotako emaitzak oso onak dira: Oiartzungo karakterizazioa %99,6koa izan da eta Hernanikoa %95 eta %98koa.
Oiartzungo organikoaren kalitatea Usurbilen atez ateko bilketarekin baino hobea da (hango organikoaren garbitasuna %98,4koa da) eta bosgarren edukiontzian bildutako baino hobea, baita ere (honen garbitasuna %97,7koa da).
«Datu horiek dira, gaur gaurkoz, atez ateko bilketarekin bildutako materia organikoaren kalitateari buruz Oiartzungo eta Hernaniko Udalei helarazi zaizkien bakarrak. Hortaz, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak atez ateko bilketarekin lortutako organikoa kalitate eskasekoa dela esatea borondate txarrekoa dela deritzogu» esan dute atez ateko Oiartzungo teknikariek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.