

Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Viernes, 8 de octubre 2010, 11:13
Ezkio-Itsasoko Igartubeitiko Sagardo Astearen inaugurazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jatorrizko Sagardo enboteilatuaren IX. lehiaketako diplomen banaketa ospatu zen goizean museoan. Bertan izan ziren Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapeneko zuzendaria den Juan Carlos Zuloaga; Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskara foru diputatua; Aitziber Etxezarreta, Ezkio-Itsasosoko Kultura zinego-tzia; Mikel Serrano, Urola Garaia Mankomunitateko lehendakaria; Patxi Plazaola, Goierri eskualdeko lehendakaria eta Arantxa Eguski-tza, Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko lehendakaria izan ziren; Sagardo Asteko inauguraziora hurbildu ziren beste askorekin batera.
Lehiaketaren finala ekainaren 5ean ospatu zen Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean eta atzo banatu ziren lehenengo hiru sariak. Horrela, Adunako Zabala sagardotegiko Martin Zabalak eskuratu du lehenengoa, 77 puntu jaso ondoren, 2.250 euroko sariarekin; Hernaniko Altzueta sagardotegiko Juan Goikoetxea sailkatu da bigarren 76 puntu eta 1.500 euroko sariarekin; eta hirugarren saria, Astigarragako Astarbe sagardotegiko Jose Manuel Astarberentzat izan da 75 puntu eta 750 euroko saria jaso duelarik. Guztira aurten 27 sagardotegik hartu dute parte lehiaketan.
Sagardo Astea
Sariak banatu eta Sagardo Asteko ekitaldi programa aurkeztu ondoren, ganbarara igo eta aurtengo lehen zanpaketak, muztioaren lurruna eta sagar zukua ikusi eta dastatzeko aukera egon zen Igartubeitin, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz. Atzokoa lehenengoa izan zen, baina urriaren 14 a arte hau ikusi eta dastatzeko aukera ere egongo da, beste ekintza askorekin batera.
Hauen artean, eta azken urteetan egin duten bezala, herriko Yartu kultur elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVI. mendean baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute zubian. Garai horretako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitz egingo dute: elikadura, sagardogintza, ohe jantziak, altzari konponketa, baratzeko produktuak... azalduz.
Bestalde, Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeen erakusketa ere ez da falta aurten, hauek interpretazio zentruan ikusgai daudelarik: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, golden, limoi sagarra... Gainera, animalien erakusketa, bertsolariak, trikitilariak, alboka, sagardo dastaketa, hi-tzaldia, argazki lehiaketa...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La sede del Reina Sofía estará lista a finales del próximo año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.