

Secciones
Servicios
Destacamos
KARMELO ARRIZABALAGA
Viernes, 22 de octubre 2010, 05:43
Zestoako Pilota Elkarteak 2010/2011 denboraldian arituko diren pilotarien aurkezpena egin zuen Ekainberri gunean.
Pilotari hauek Ekainberri fundazioaren laguntzarekin eskuratu duten arropa edo ekipazio berriarekin aurkeztu ziren, bertan txapelketa ofizialetan (alebin kategoriatik nagusienerainoko) arituko diren pilotariak izan genituelarik.
Denboraldi berri honetan, jadanik Ekarteen Arteko Gipuzkoako txapelketan herriko lau bikote ari dira jokatzen, kadete, jubenil eta nagusi mailetan, eta hauez gain , hasi berria den eskuz eskuko gaztetxoen errendimenduko txapelketan herriko hamar pilotari ari dira alebin eta infantil kategoriatan lehian.
Pilota arduradunek adierazi zutenez, aurten ere Gipuzkoako pilota Federakuntzak antolatzen dituen txapelketetan hartuko dute parte herriko pilotariek, eta hauez gain, txapelketa pribatu ezberdinetan ere arituko dira.
Asteburuko partida
Asteburu honetan herriko kiroldegian lehiatuko diren partidei dagokionez, gaur bertan, gaueko 10etan, nagusien bigarren mailan, Azpeitia eta Odriozolak Aurrera Saiaz taldeko bikotearen aurka jokatuko dute eta bihar, larunbata, arratsaldeko 4etan, alebin eta infantil mailako zazpi partidu jokatuko dira Gipuzkoako talde ezberdinen aurka.
Usurbilera irteera
Udalak Usurbilera irteera antolatu du, atez ateko hondakinen bilketa ezagutzeko. Bihar egingo den bidai honekin Usurbilgo atez ateko zabor bilketa esperientzia zuzen zuzenean ezagutu ahal izango da. Irteera goizeko 8.30etan izango da, eta itzulera eguerdian. Izena udaletxean eman behar da, eta irteera dohain izango da.
Mus txapelketa
Gaur jokatuko da 'preso bat egunkari bat' lemapean udazken eta negu garaian gutxi gora bera bi astetik behin ospatzen den mus txapelketa ezberdinetako lehenengo txapelketa. Gaurko saioa Uztapide eta Txoko tabernetan izango da eta beti bezala izena gaueko 22:00etatik aurrera eman ahal izango da, eta partidak 22:30etan hasiko dira jokatzen.
Parte hartzeko bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du eta sariak honakoak izango dira: 1. txapela eta 120 euro, 2. oroigarriak eta 60 euro, 3. 40 euro eta 4. 20 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.