Borrar
Olatz Zugasti, Donostiako Parte Zaharrean. :: NAGORE IRAOLA
«Gurearekin ondo egon beharrean, konplexuak areagotu egin dira»
CULTURA

«Gurearekin ondo egon beharrean, konplexuak areagotu egin dira»

Olatz Zugasti Harpa jotzaile eta kantaria. Bere laugarren diskoa plazaratu du, 'Gau hotzenean ere', bi kantutan Orioko haur batzuk jarduten direlarik kantuan

FELIX IBARGUTXI

Domingo, 21 de noviembre 2010, 03:58

- Bi hamarkada eman duzu Benito Lertxundiren taldean harpa jo-tzaile. Berarekin bizi zara eta berarekin alaba izan zenuen. Baina zer da Benito zure musikagin-tzan?

- Dudarik gabe, eragin zuzena dauka, baina era berean ez dut bera agertzerik nahi nire lanetan. Bestela ere itzal handia baitauka niregan, eta nik, berriz, neure bidea jorratu nahi dut; neronek, neure hankasartze eta guzti.

- Berak, zure doinuak, zure kantuak aditutakoan, beharbada epaiketa formalik ez dizu egingo, baina bai komentarioak, iruzkinak...

- Ni saiatzen naiz ez erakusten berari. Oso gauza zaila da, berez antinaturala, eta inguruko guztiek harrituta begiratzen didate. Elkarrekin bizi gara eta zerbait sekretua egiten ari banintz bezala ia-ia... Agian, haren epaiketaren beldur naiz, hori ere egongo da. Bera nirekin ez baita ibiltzen pildora doratzen, esaten den bezala. Baina eragina du niregan bai; pentsa, ni jaio nintzenean bera kantuan ari zen eta itzal handiko kantaria zen ordurako. Nire psikologian disfuntzio batzuk sor-tzen ditu Benitok; baina lagungarri ere izan da, nik egin dudana berari zor diot, puska handi batean.

- Kontatu harparekin izan duzun harremana.

- Gogoratzen naiz hain zuzen ere Benitorekin 'Altabizkar /Itzaltzuko bardoari' diskoan parte hartu nuela, 1981ean. Huraxe izan nuen lehenengo esperientzia diskogintzan. Orduan, berak Alan Stivell bretainiarraren disko bat oparitu zidan. Niretzat inflesio une bat izan zen. Pentsatu nuen: nik hau ikasi egin bar dut!

- Eta ikasteari ekin zenion.

- Hemengo musika eskoletan harpa klasikoa baino ez zegoen. Harpa zelta, berriz, umeei ikasteko erabiltzen zuten. Baina Donostian ezagutu nuen pertsona bat harpa zelta zeukana, eta utzi egin zidan. Halaxe, hasi nintzen Stivellen kantuak jarri kasetean eta haiek imitatzen, nolabait. Gero, nire musika ikasketak Baionako Kon- tserbatorioan egin nituen. Baina desengainua ere izan nuen harparekin. Izan ere hemen ez da hain erraza ere harpajole izatea; erreferentziak falta dira. Jarraitu nuen eta orain berriro ere anaikor nago. Egunero bilatzen dut bera, eta pentsatzen dut: nire mundua soka horien tartean dago, besteak beste. Baina, harpa beti planteatzen dut kantuaren inguruan, eta azkenaldiko urteetan Benitoren emanaldietan zentratu naiz.

- Disko berri honetan islatzen da Orioko ikastolan egiten ari zaren lana.

- Halako batean, gurasoa izanik, ikastolako batzordean sartu nin-tzen. Ordurarte bakarti ibilia nin-tzen, taldeetan sartu gabe. Ez bainintzen eroso sentitzen. Ordurarte, nire talde bakarra musikariena izan zen, eta beti garbi edukita nor zen liderra. Baina sartu nintzen ikastolako batzordean eta horrek aukera eman zidan gizartea ezagu-tzeko. Horrek begiak ireki dizkit eta sentipen asko izan ditut, amorruzkoak eta minberak ere bai. Ikusi baitut euskal gizarteak zentzu askotan atzera egin duela.

- Euskararekiko konpromisoan atzera?

- Euskal Herriarekiko konpromisoan. Gurearekin ondo egon beharrean, konplexuak areagotu egin dira. Adibidez, justifikatzen ditugu guire gauzak unibertsalak ere badirela esanez. Tigrea, adibidez, zer da?; unibertsala?; tigrea da, besterik gabe.

- Diskoan ikusten da Euskal Herriaren historia interesatzen zaizula. Bada kantu bat Amaiurri buruz, adibidez.

- Baina ez naiz historiaren ikaslea. Hunkidura eragiten didaten gertaeren inguruan kantuak egitea gustatzen zait, bai. Ez gertaera haiek kontatzeko, baina bai behintzat auhena egiteko. Gu galtzaile izan gara beti, eta erakutsi diguten historia ez da egiazkoa.

- Ikastolako zenbait haurrekin Olaxka taldea sortu duzu, eta Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako [gaurko] finalean ariko da.

- Proposatu zidaten, 'Euskaraz bizi' egitasmoaren barruan, eskolaz kanpo kantu ikastaroa ematea [Orioko] ikastolako haurrei. Hasi nintzen, Olaxkakoekin ez, baizik beraiek baino hiru urte zaharrago ziren batzuekin. Olaxkakoekin, berriz, orain bost bat urte hasi nin-tzen. Horko batzuk musikalki oso helduak dira eta hunkitu egiten naute.

- 'Kantaita' irratsaioa egin zenuen urte askoan. Zer nahi du esan hitz horrek?

- Kantua. Irratsaioari izena jarri behar geniola eta, Benitok lagundu zidan bilatzen. Nafarroakoa da. Sintonia, berriz, Finlandiakoa. Irratsaiorako hornitu behar nuela eta, disketxe batzuekin jarri nin-tzen harremanetan eta haietako batek Vartina izeneko finlandiar talde baten diskoa bidali zidan. Egia esan, doinu hori herrikoia da, baina taldeko liderrak -Sari Kaasinen-ek- sekulako indarraz abesten du. Izugarrizko eztanda izan zen, ez dakizu zenbat aldiz deitzen zigun jendeak telefonoz!

- Kantu hori, hamaika aldiz adituta ere...

- Nekatzen ez duena da.

- Gero irratsaio hori joan zen maiztasun aldetik ahultzen eta azkenenan alde egin zenuen irratitik.

- Asteburukoa zen hasieran, gero egunerokoa, eta azkenerako eskaintza erridikulua zen, ze astean egun bat bakarra eskaintzen zidaten, eta nik lanbide hori bizibide moduan hasia nintzen har-tzen, atonomo gisa kotizatzen eta abar. 2006an-edo bukatu zen saioa.

- Baina zuk zehatz zer egiten duzu ikastolako ikasleekin?

- Aurreneko urteetan, Azkue eta Aita Donostiaren kantutegietatik kantuak hartu eta landu. Gero erabaki nuen aldaketa jotzea: ikusi nuen sekulako bilduma neukala etxean munduko doinuena, eta hasi ginen hango batzuk hartu eta euskarazko letra eransten. Halaxe, behin egin genuen Finlandiako lehen esan dugun doinu hori hartu eta esan nien haurrei: gertuko gauza bati letra jarriko diogu, zergatik ez Oria ibaiari?

- Eta, halaxe, diskoan datorren 'Oria ibaia' kantua kantatu zuten haur horiek. Hunkigarria da abestia.

- Eta indartsua. Askotan, rockeroek esaten dute halako kantua oso indartsua dela, baina kontuz, kanta xume batek ere eduki lezake indarra.

- Eta Brendam Graham nola ezagutu zenuen? Diskoan kantu batzuen doinuak harenak dira.

- Hasi nintzen ikastolan munduko doinuak gurera ekartzen eta letra berriak eransten. Bigarrena Irlandako doinu bat izan zen. Hain zuzen ere, genbiltzan orain gabiltzan bezala, ikastolak justifikatu beharrean. Penagarria da, herriak berak sortutako erakunde bat, orain justifikatzen ibili beharra. Bilera asko izan genituen eta batek -ikastolako lehendakariak, oso pertsona xamurrak- gutun bat egin zuen, eta huraxe ideia bezala hartu nuen. Esan nuen: egingo dugu ikastolak herriari eskutitz bat idatziko balio bezala.

- Eta doinua, irlandar horretxena zen, Brendam Graham-ena.

- Doinua ikusi nuenan, esan nuen: ze pena, ez da tradizionala! Beraz, baimena eskatu beharra neukan. Zuzenean jo nuen beragana eta eskatu zidan grabaketa bidaltzeko, eta letra. Esan zidan sekula egindako bertsiorik politena zela gurea eta negar eta dena eginda zegoela. Geroztik harreman estua sortu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gurearekin ondo egon beharrean, konplexuak areagotu egin dira»