

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Domingo, 28 de noviembre 2010, 03:18
Gernikako akordioaren sorrerako sinatzaileetako ordezkariak: LAB, STEE-EILAS, Eusko Alkartasuna, Lokarri, Ezker Abertzalea, Aralar, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Amnistiaren aldeko mugimendua eta presoen senideak bat egin zuten atzo 'bake bidean' azaldu eta azpeitiarrei abenduaren 11n burutuko den batzarrean parte hartzeko. Bertan, Gernikako akordioa azaldu eta jendarteratzerako bideak azalduko dira.
Atzo goizean eskaini zuten prentsaurrekoan, Juankar Arellano (Aralar), Xanet Esnaola (ezker abertzalea) eta Manuel Unanuek (EA) azaldu zituzten akordioaren nondik norakoak. Besteak beste, akordioa «indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako oinarria izan beharko da», azaldu zuten. «Erakunde politiko, sindikal eta sozialok ETAri zein Espainiako Gobernuari esaten diegu erabakiak eta ekimenak har ditzatela horrelako egoera bat sortzearren; alegia, indarkeriarik izango ez dela bermatua izango den eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.