Secciones
Servicios
Destacamos
URRIZALKI
Martes, 30 de noviembre 2010, 03:06
Abenduaren 1etik aurrera eta hilaren 18ra ekitaldi ugari izango dira Araitz-Betelun. Kultur aldia ospatuko da bihartik aurrera. Lehen hitzordua bihar gaueko 9etan Intzan izango da. Zorion Insaustiren eskutik 'Gure mendietan aurki daitezkeen sendabelarrak'.
Ostegunean berriz, gaueko 11ketan Azkaraten, Joseba Tapiaren kontzertua izango da. Abenduaren 3an, ostiralean, eguerdiko 12etan Beteluko frontoian 'Euskararen eguna' dela eta, margo tailerra umeentzat bailarako artisten eskutik, musika, bertsolariak, barra, pintxoak, sagardo kupela... Arratsaldeko 5etan Atalluko elkartean, Frantzis Danbolindaria kantari. Gaueko 8etan Atalluko elkartean mahai ingurua izango da. 'Gernikako akordioa Nafarroatik ikusita'. Aralarren izenean Jon Abril, Ez-ker Abertzaletik Santi Kiroga, eta EAko ordezkari bat izango dira hizlari. Moderatzaile lanetan, Imanol Murua kazetaria arituko da. Larunbatean, arratsaldean Beteluko frontoian herri kirol jaialdia, trikitilariak, txokolatada eta opariak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.