

Secciones
Servicios
Destacamos
EGARRIZ
Martes, 7 de diciembre 2010, 03:04
Clara Janésen 'Enblemak' poesia liburuaren itzulpena aurkeztua izan zen joan den abenduaren 3an, arratsaldeko 7:30etan. Bide batez, Juan Mari Lekuona zenari omen egin zitzaion Udaletxeoko Areto Nagusian. Bertan, oholtzan gainean Jabi Elizasu, Oiartzungo Udaleko Euskara zinegotzia, Jon Kortazar, EHUko Filologiako irakaslea
Clara Janés, 'Enblemas' liburuaren egilea, Karlos Del Olmo, EIZIEko kidea Oihana Lekuona, Julian Lekuonaren alaba eta Xabi San Sebastián izan ziren.
Beraz, Juan Mari Lekuonak egindako itzulpen argitaragabe bat aurkeztu zen, hau da, Clara Janés poetaren Enblemak liburua. Honela, Lekuonaren itzultzaile alderdia eta itzulpen lana plazara atera nahi izan zen, berak euskarazko itzulpengintzan egin zuen aitzindari lanaren esker onez.
Lekuona, itzultzaile
Juan Mari Lekuona itzultzaile eta poeta hil zela bost urte bete dira abenduaren 5ean. Urteurren hau, une egokia iruditu zitzaien omenaldi ttiki bat egiteko Lekuona zenari. Agian, haren poeta eta kantari alderdia ezagunagoa bada ere publiko handiarentzat, euskal itzultzaile gisa ere lan handia egin zuelako. Bera izan zen EIZIEko lehendabiziko lehendakaria, 1987tik 1990era. Urte batzuren buruan, elkarteko Ohorezko Bazkide izendatu zuen EIZIEk Juan Mari, beste aitzindari batzuekin batera.
Aipatu aurkezpeneko ekitaldian, Jon Kortazar Euskal Filologiako irakasleak Juan Marik itzulpen gisa ulertzen zuena ederki asko deskribatu zuen: «Juan Mari Lekuonarentzat itzulpena irakurketa prozesua zen, astiroago irakurtzeko modu bat, eta oso loturik ikusten zituen itzulpengintza lana eta sorkuntza prozesua; txanpon baten alde biak balira bezala, itzuli eta idatzi batera ematen zituen poetak».
'Emblemas' eta Clara Janés
Emblemas liburua Clara Janes poetak idatzi zuen 1991n. Lekuonak eskuz itzuli zuen Enblemak izenburuarekin eta eskuizkribu hura Jon Kortazarri eta haren emazte Mireni oparitu zien. Hauen ekimena izan da liburua argitara eramateko iniziatiba hartzea.
Janés idazle, poeta eta itzultzailea 1940an sortu zen Bartzelonan. 1995ean, itzultzaileei emandako Espainiako Sari Nazionala jaso zuen. Batik bat, txekieratik egindako itzulpenengatik nabarmendu da bere itzultzaile lana. Bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. Juan Mari Lekuonari esker, baita euskarara ere.
Poemen errezitaldi laburra
'Poema liburu honen aurkezpenean, ezinbestekoa sentitzen genuen Clara Janések idatzi eta Juan Mari Lekuonak euskaraz berridatzi zituen hainbat poema errezitatzea'.
Eta, horretarako, Xabi San Sebastian musikariaren laguntza izan zuten Jon Kortazarrek eta Clara Janések 18 poemen errezitaldian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.