Borrar
Urgente Colas de catorce kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
Eider Joaristi. :: E.A.
«Emozionantea da lehen aldiz, neuk egindako gauza bat ikustea»
TAMBORRADA 2011

«Emozionantea da lehen aldiz, neuk egindako gauza bat ikustea»

Eider Joaristi Danborradako karroza egilea

ELI AIZPURU

Martes, 18 de enero 2011, 03:48

27 urte ditu eta duela gutxi, bi hilabete eta erdi besterik ez, amaitu ditu arkitektura ikasketak. Udalak antolatutako danborradako karroza lehiaketara aurkeztu zen eta berak irabazi zuen. Buru belarri ibili da horretan eta dagoeneko, lanak amaituta -atzo bukatu zuten karroza egitea- egun handiaren zain dago. «Polita izan da baina era berean, presioa ere ikaragarria», esan digu. Behin danborrada egun hauek amaitu eta gero, «mutilarekin asteburua pasatzera» joango dela aitortu digu eta lasaitu ostean «berriro ere lan bila» jarraituko duela. Ea honek ate batzuk zabaltzen dizkion zeregin horretan.

-Amaitu berri duzue herritar asko eta asko ikusteko zain dauden karroza. Ezin saiatu gabe geratu... Nolakoa da?

-Sekretoa da. Ostegunean ikusiko dugu.

-Gustura al zaude burututako lanarekin?

-Bai, polita izan da, baina aldi berean, gogorra ere bai, ordu asko sartu ditugu, bai nik eta baita lan taldeak ere. Egun horretan, egia esan, desagertu egingo nintzateke. Protagonismo puntu hori kenduko nioke. Nire ingurukoen kritikak-eta gustatuko ote zaien... horrek ematen dit beldurra. Gainontzean, gustura nago, neure buruaren oso kritikoa banaiz ere, badakizu, beti dago zerbait hobetzeko, baina emozionatu egiten nau, lehen aldiz, neuk pentsatu, diseinatu eta egin dudan gauza bat, eginda ikustea, paperean bakarrik ez dela geldituko alegia... Hala ere, herri mailan gaizki gera-tzeak beldur handia ematen dit.

-Zergatik diozu 'gaizki' geratuko zarela?

-Ezkorra naiz. Gustura nago egindako lanarekin baina neure buruarekin oso kritikoa naiz beti eta suposatzen dut besteak ere hala izango direla.

-Zer gustatuko litzaizuke kalean karrozari buruz en-tzutea?

-Benetan atzetik dagoen esfortzua baloratzea gustatuko litzaidake, besterik gabe, igarotako ordu denak... Gero, emaitza gustatu edo ez, hori beste gauza bat da baina behintzat horrek atzean duen lana errekonozitzea.

-Aurreko urteetan egindako karrozei erreparatu al diezu?

-Ikusi bai, ikusiak ditut baina ez ditut erreferentzi bezala hartu. Bakoitzak bere proiektua egin behar du eta berari dagokion lana egin. Gai bakoitzak ere bere jokoa ematen du, ezin dira konparatu.

-Orduan aurrekoekin 'puskatzen' duen zerbait da zurea?

-Bateron batzuk egin didate horrelako komentarioren bat baina, nire ustez, iazkoa ere aurrekoarekin alderatuta 'puskatzailea' izango zen. Ez nuke hainbesterako denik esango.

Alferrik izan da... saiatu saiatu gara baina Eiderrek ez du ezer aurreratu nahi izan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Emozionantea da lehen aldiz, neuk egindako gauza bat ikustea»